Jesusen hitza

sábado, 11 de abril de 2020

Jesusen Espirituak batzen gaitu





Eskerrik asko hortxe jarraitzearren, zintzo zintzo, eta bialdutako argazki, etxeko lan, marrazki, etab. guztiengandik.

Pozarren alkartzen naz aste honetan be, Horma bako parrokiak katekesiaren ekitaldi barri honetan.




Pazko Domekea da Jesusen lagunentzat gure jairik nagusiena. Bezperatik ospatzen dogu bigilia bategaz. Hona iaz Diman ospatu genduana, gabeko 9etan, Zeanuri, Artea, Arantzazu, Igorre eta Dimakoak.










PazkoBigilia hau telebistaz ikusi daikezue edo etxean ospatu, familian, gidoi errez honegaz.



Hasi aurretik, jarri mahai baten:

1.- Familiako argazkiak, batez be etxean ez dagozanak: aitita-amamak, osaba eta izekoak, lehengusu eta lehengusinak…

2.- Kandela bat eta poxpoloak

3.- Baso bete ur eta erramatxu bat

4.- Irakurgaia



Otoitzerako gidoia:



1.- Adinez nagusienak kandela biztuko dau, Kristo Biztuaren ezaugarri, eta danok egingo dogu “Aitaren…” ezaugarria.
Otoitz hau egiten dogu:

Jauna, berbiztu egin zarela sinisten dogu. Jauna, nire bizitzako egun guztietan laguntzen nozula sinisten dot. Jauna, nirekin zagozelala egun gatxetan eta egun zoriontsuetan sinisten dot. Jauna, zugan dot uste osoa.
 

2.- Guraso batek ebanjelioa irakurriko dau: (Jn 20, 1-9) Hemen dozue klik bat eginaz.

3.- Adinez txikienak, urez bedeinkatu dauz etxeko danak, bateo eguna gogoratuz.

4.- Danok batera egingo dogu “coronavirus aldirako otoitza”.




5.- Aintza abestuko dogu danok, gura badogu bideoaren laguntzaz.




6.- Gure Aita errezatuko dogu

7.- Amaituko dogu alkarri musutxu bat eta besarkada bat emonaz.
8.- Deitu aitita-amamari eta holan agurtu: "Pazko zorionak! Kristo biztu da!"



Ondo legoke, otoitzaren ostean txokolate bero bat konpartitzea, Pazko alaitasunaren ezaugarri legez.



Asterako konpromisua:



Danon arten bideotxu bat egiteko argazki bana egin eta bialdu, eguazteneko 24:00 baino lehen. Umea agertu leike aurpegia erakutsi barik, gurago badabe gurasoek. Hona bialdu mesedez: arratiaeliza@gmail.com



Gaia: etxean laguntzen!



Adibidez:

-mahaia ipintzen edo batzen

-harrikoa egiten edo erropak eskegiten

-ohea egiten edo gela batzen

-eskobatzen edo kristalak garbitzen

-baserrian bibi bazara, ganadua gobernatzen.



Jainkoarengandik eta gurasoengandik jaso dogun maitasuna, etxean lagunduz be eskertzen dogu.

Jose Mari, abadea 


El Espíritu de Jesús nos une




Gracias por seguir ahí, fielmente, y por todas las fotos, trabajos, dibujos, etc., que habéis enviado.

Me alegro que esta semana también nos reunamos, en esta nueva sesión de catequesis de “Las parroquias sin muros”.



El Domingo de Pascua es nuestra fiesta mayor para los amigos de Jesús. Desde la víspera la celebramos con una vigilia. He aquí lo que el año pasado celebramos en Dima, a las 9 de la noche, los de Zeanuri, Artea, Arantzazu, Igorre y Dima.









Podéis ver esta Vigilia Pascual por televisión o celebrarla en casa, en familia, con este guión fácil.



Antes de comenzar, ponemos en una mesa:

1.- Fotografías de familiares, sobre todo de los que no están en casa: abuelos, tíos y tías, primos y primas …

2.- Una vela y cerillas

3.- Un vaso de agua y una ramita

4.- El texto de la lectura



Guión para la oración:



1.- La persona de mayor edad encenderá la vela, símbolo de Cristo vivo, y todos haremos la señal de la Cruz.
Rezamos así:

Señor, creemos que has resucitado. Señor, creo que me acompañas todos los días de mi vida. Señor, creo que estás conmigo en los días difíciles y en los días felices. Señor, tengo confianza en ti.

2.- Un guraso lee el Evangelio: (Jn 20, 1-9) Aquí está haciendo un clic.

3.- El de menor edad, bendice con agua a todos los de casa, recordando el día del bautismo.

4.- Todos juntos rezamos la "oración para tiempos de coronavirus".






5.- Todos nosotros cantaremos el gloria, si queremos, con la ayuda del vídeo.




6.- Rezamos el Gure Aita.

7.- Finalizaremos la celebración con un beso y un abrazo entre todos.
8.- Llama a aitita/amama y salúdale así: "¡Felliz Pascua de Resurrección. Cristo ha resucitado!"



Estaría bien compartir un chocolate caliente después de la oración, como símbolo de la alegría de Pascua.



Compromiso semanal:



Tomamos y enviamos una fotografía para la realización de un videoclip, antes de las 24:00 horas del miércoles. El niño podría aparecer sin mostrar la cara, si sus padres lo prefieren. Enviarla, por favor, a arratiaeliza@gmail.com



Tema: ¡ayudando en casa!



Por ejemplo:

- Poniendo o recogiendo la mesa

- Haciendo el fregado o colgando la colada

- Haciendo la cama o recogiendo la habitación

- Barriendo o limpiando cristales

- Si vives en baserri, gobernando el ganado.



Agradecemos el cariño que hemos recibido de Dios y de nuestros padres, ayudándoles en casa.

Jose Mari, abadea

No hay comentarios: