Zornotzara joan da saria!
El premio ha ido a Zornotza.
Janire Posada Barroetak eroan dau otzara bete sari. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Azken tartetxoa bizi du Jesusek bereekin. Laster utziko ditu, Aitaren
misterioan behin betiko sartzeko. Ordudanik ezin izango da haien bidelagun
munduko bideetan, Galilean izan den bezala. Inork ez du ordeztuko Jesusen
presentzia.
Familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko
hamalau neska-mutilek euren lehen jaunartzea ospatu dabe, familiek lagunduta eta KTko familia
guztien laguntasunarekin. Ospakizun alaia izan da: familia, parrokiko
eliztarrak, KT lagunak... Zorionak guztioi!
Gartzia Trujillo, Sebastian,
Desclée De Brouwer, Bilbao 2019, 150 or., 10 €.
Liburu berri bat argitaratu du
Sebastian Gartzia Trujillok euskal literatura eta Jainkoa elkarrizketan
jarriaz. Hamaika euskal literato eta Jainkoa bere lan mardulean putzu
sakona erakutsi bazuen ere, oraindino badago zer edan iturri horretatik. Liburu
hartatik kanpo geratu zen Xalbador bertsolariaren gainean da azken idazlana.
Ikasleei agur egiten
ari da Jesus. Triste eta koldarturik ikusten ditu. Guztiek dakite azken uneak
bizitzen ari direla beren Maisuarekin. Zer gertatuko da Maisua joatean?
Norengana jo ahal izango dute? Zein izango dute babesle? Bihotz eman nahi die
Jesusek, bere azken desioak azalduz.
Domekako familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko Xabierrek
bere lehen jaunartzea ospatu dau, familiek lagunduta eta KTko familia guztien laguntasunarekin. Ospakizun alaia izan da: familia, parrokiko eliztarrak, KT lagunak... Zorionak Xabier!
Conviene
hacer un alto en el camino para mirar lo andado durante estos primeros meses del
2019 y, levantando la vista, otear el horizonte más inmediato al que se dirige la
Iglesia católica en los restantes. El cuatrimestre que acabamos de despedir ha
estado marcado por el drama de la pederastia eclesial, por la Cumbre de
presidentes de las Conferencias Episcopales de todo el mundo en Roma (21-24
febrero) y por el discurso final del Papa. No le han faltado críticas, cierto que,
con muy diferente fundamento, por haber contextualizado esta tragedia en el
marco de una plaga mundial silenciada y particularmente presente en las
relaciones de proximidad; por haber culpado de ella a Satanás, tirando balones
fuera; por no haber propuesto medidas concretas; por no haber dado más protagonismo
a las víctimas y por no haber atajado el clericalismo, la causa más radical de
tan deleznable comportamiento.
Dimako azokan be egon zan bidezko merkataritzako postua, domekan, maiatzak 12.
Aurten zapatuan, maiatzak 11, ospatu zan Bidezko Merkataritzaren Eguna mundu guztian.
Arratiak be bat egin eban helburu eta ekimen honegaz.
Hona Dimako eta Zeanuriko agerpen grafikoak.
Gaur San Isidro. Nekazal herrietan gogoratzen da. Zoritxarrez gure elizbarrutian gai hau baztertuta geratu da pastoraltzan, gure egoeraren pobrezia dala-eta, edo beste aukera batzuk argiago dagozalako. Eta zer esanik be ez, euskaldun herri txiketan. Gogoeta bat be egin genduan gai honen inguruan: Herri txikien pastorala: harrobitik periferiara.
Gaur landa herrietako emakumearen egoeraz aberastu egiten dogu gogoeta, David Ceamanos Valero abadearen otoitz honegaz. Eta umorea ez galtzeko, bertso batzuk be badakarguz amaieran.
Eraila izan bezperan, azken afaria ospatu du
Jesusek bereekin. Ikasleen oinak garbitu berriak ditu. Judasek hartua du jada
bere erabaki tragikoa, eta, Jesusen eskutik azken mokadua hartu ondoren, han
doa bere lana burutzera. Ozenki esan du Jesusek guztiak sentitzen ari direna: «Ene semeok, denbora gutxi dut jada zuekin
egoteko».
Domekako familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko zazpi neska-mutilek, Gorane, Liher, Naroa, Aingeru, June, Markel eta Amanek, euren lehen jaunartzea ospatu dabe, familiek lagunduta.
Zorionak zazpiei eta euren familiei!
Negua zen. Jesus paseatzen zebilen
Salomonen arkupean, Tenpluko zabalgune handia inguratzen zuten aire zabaleko
galerietako batean. Arkupe hau, zehazki, sarritan erabiltzen zuen jendeak; izan
ere, itxuraz, murru batek babesten zuen haizearen kontra.