Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 30 de noviembre de 2017

Abenduko arbolea 1. astea

 
Etxean, katekesian edo parrokian erabilteko abenduko dinamika erreza. 1. astea.
Etxea jagon!

Etxea jagon


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
 (Mk 13, 33-37)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Begira, zagoze zuhur, ez dakizue-eta sasoia noiz dan. Gizon bat urrunera joatean lez da: etxea iztean, morroiei emoten deutse agintea, bakotxari bere eginkizuna jarriz, eta atezainari zuhur egoteko agintzen deutso.
Zagoze, beraz, zuhur; ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorriko dan: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotean nahiz egunsentian. Ez zagiezala lotan aurkitu, ezustean etorrita.
Zuei esaten deutsuedan hau guztiei esaten deutset: Zagoze zuhur.

Gogoeta:

Mundu amaierari buruz dabiz berbetan. Hemen bat datoz biblia eta zientzia, egunen baten gure lurra, gure planetea, guk ezagutzen doguzan legez, amaitu egingo dira.
Horregaitik hona gure deia lur hau jagoteko, zaintzeko.
         Lagungarri eta akuilu dogu honetan Frantzisko aita santuaren Laudato Si’ entziklika.
         Abendualdi honetan, guztion etxea dogun lur hau jagoteaz hartu daigun ardurea, kontsumoaren kontra, neurritasun edo austeridadearen alde, ekologiaren alde.

Irudia: 
Laudato Sí liburuaren ale bat eskegi arbolan.



Kanta bat:




No hay comentarios: