Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 12 de abril de 2017

Mundua salbatzearren: Alkarte Penitentzia garizuman



ADISKIDETZEAREN SAKRAMENTUAREN

ALKARTE OSPAKIZUNA

GARIZUMA 2017




SARREREA


            Senideok: Garizumako bidean aurrera goaz. Pazko-jaia hurrean dogu. Bihotz barritzeko deia hartu dogu eta, horretarako, Jainkoagandik eta besteengandik datorkigun parkamena ospatu nahi dogu.
           


KANTUA ETA PROZESINOA


ABADEAREN AGURRA


Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Aitak eta amak euren seme-alabak maite dabezanez,
halantxe eta gehiago maite gaitu Jaunak.
Bere maitasun errukiorra izan bedi zuekin.
                       
 [Isilunea]

Entzun gure otoitza eta ikusi Zuregana itzultzeko gure gogoa.
Lagundu gure bihotz barritzea eta adiskidetzea zintzoak izatea.
Zure Seme Jesukristo, gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean, Jainko eta Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.


SINBOLOAREN AURKEZPENA


[Jesarrita]. Monitoreak:

          Kurutzea ekarriko dogu gure aurrera. Jesus kurutzeratuari begiratuko deutsagu, damuz, eskerronez eta maitasunez beteriko begirada batez.

Kurutzea ekarri eta presbiterioan jarri. Kurutzea dakarrela, musika jo edo jarri daiteke.



Kurutzea bere tokian dagoanean, monitoreak:

  “Bihozbarritu zaiteze“. Garizumako lehenengo egunean entzun genduan dei hau. Hautsak gure egoera makala gogoratzen deusku. Pekatariak gara.

          Ontzitxo baten hautsa ekarri eta kurutzearen ondoan jarri.



          Garizuman zehar hainbat aukera izan dogu Jaunarengana hurreratzeko: otoitzaldia, familiari buruzko ikastaroa, gazte topaketa, musikea, bake bidea…

Garizuma 2017 kartela ekarri



          “Sinistu Barri Ona, Ebanjelioa“. Hau ere Garizumaren hasieran entzun genduan. Jesusen deia dogu. Gure zain dogu. Kurutzea aurrean dogula, entzun daigun Jaunaren Berbea.

Irakurgaien liburua ekarri eta anboian jarri.



HITZAREN LITURGIA

Lehen Irakurgaia: Zenbakien liburutik: 21,4-9


Egun hareetan, Hor menditik Itsaso Gorrirako bidea hartu eben israeldarrek, Edomgo lurraldea inguratzeko asmoz. Baina herria, bideaz gogaituta, txarto esaka hasi zan Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atara ginduzuzan Egiptotik? Basamortuan hilteko? Ez dogu ogirik, ez urik, eta asperturik gagoz mana dalako janari kaskar honegaz». 
Jaunak suge pozoitsuak bialdu eutsazan herriari, eta hareen ziztadaz israeldar asko hil zan. Orduan, Moisesegana joan eta esan eutsoen: «Pekatu egin dogu, Jaunaren eta zure kontra txarto esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak gugandik urruntzeko». 

26. Salmoa

R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia.
Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?
R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia.
Ez deust egingo bihotzak ikara,
Nire aurka gudu-txabolak jarririk ere;
nasai egongo naz ni,
nire aurka gudua sortu baledi ere.
R/. Jaunaren Hitza: gure argia, gure bidea, gure bizia.

Ebanjelioa: Jn 3,13-17

  Jesukristoren Ebanjelioa  San Joanen liburutik
Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori:
 «Iñok ez dau zerura igon,
zerutík jatsi zanak baiño: Gizonaren Semeak.
 Moisesek basamortuan sugea jaso eban lez,
holantxe jaso-beharra da Gizonaren Semea;
sinisten deutsan guztiak betiko bizia izan dagian.
Hain maite izan dau Jaungoikoak mundua:
bere Seme bakarra emon deutso;
Honi sinisten deutsonik iñor galdu ez daiten,
betiko bizia izan dagian baiño.
Jaungoikoak ez dau  bere Semea
mundua galtzeko bialdu,
Haren bitartez mundua salbau daiten baino».

[Ebanjelioa irakurri ondoren, kurutzearen alboan jarri liburua.]

HOMILIA – AZTERKETA


Monitoreak:

          Jainkoaren errukia ospatu gura dogu, horretarako gure bizitza aztertuz eta parkamena eskatuz.
Oinarri legez “Nik autortzen dot” otoitza erabiliko dogu gure buru, bihotzak aztertzeko.

Abadeak:

Pekatu egin dot gogapenez. He pecado mucho de pensamiento

·        Zenbat aldiz gauza bat pentsatu arren beste bat esan dot?
·        Zenbat bider txarto ikusten edo epaitzen dodaz besteak, batez ere pobreak, etorkinak, baztertuak?
·        Zenbat bider emoten dot denporea alperreko gauzetan?

            Horregaitik, ba, agertu deiogun gure damua Jainkoari eta kanta deiogun bihotz-bihotzetik:

Damu dot Jauna… (errepika bakarrik)

[Isilunea]
Pekatu egin dot hitzez, berbaz. He pecado mucho de palabra

·        Berba txarrak erabilten dodaz, batez be gorrotoz, jendea baztertzeko, alde batera ixteko?
·        Gogoan izan daigun hainbat alperreko barriketa...
·        Gogoan izan daiguzan gure guzurrak eta aitzakiak...

            Horregaitik, ba, agertu deiogun gure damua Jainkoari eta kanta deiogun bihotz-bihotzetik:

 

Damu dot Jauna… (errepika bakarrik)

[Isilunea]

Pekatu egin dot egitez. He pecado mucho de obra

Jaunaren maitasunaren kontrako gure egiteak, hurkoaren maitasun eta justiciaren contra be badoaz. Pekatu horreek be onartu behar doguz, kontuan hartu, parkamena eskatu…
·        Enbidia eta norberekeriak...
·        Gorrotoak eta mendekuak...
·        Herritar moduan, guztien ona bilatzean zintzo ez jokatzea...
·        Kristau lez ez jokatzea...
·        Justiziaren eta maitasunaren aurka egindakoak...

          Guzti horregaitik, ba, agertu deiogun gure damua Jainkoari eta esan deiogun bihotz-bihotzetik:

Damu dot Jauna… (errepika bakarrik)
[Isilunea]
            Pekatu egin dot eginbeharrak ez eginez. He pecado mucho de omisión

“Nik ez dot hilten, ez dot lapurretarik egiten…” esten dogu. Baina beste iatuna be egin beharko genduke: “Nire esku egon dan egite onak eta egin ez dodazanak?”

·        Adore emoteko esan ez neban berbea.
·        Preminen aurrean entzungor egitea...
·        Lasai egoteagaitik ez laguntzea...
·        On egiteko aukera izan arren, “paso“ egitea...

          Hori ere gure pekatua da. Agertu deiogun gure damua Jainkoari eta esan deiogun bihotz-bihotzetik:
Damu dot Jauna… (errepika bakarrik)
[Isilunea]

[Zutunik]

AUTORTZA (danok batera)

Abadeak:      Esan daigun orain uste osoz: Nik autortzen deutsat…

AUTORTZA ETA ABSOLUZINOA (bakarka) (tartean damu kantak eta salmoak)

DEIAK

Abadeak:      Kristoren kurutzean josiko ditugu orain gure pekatuak. Begiratu deiogun kurutzeratuari.

Monitoreak:

Zabaldu egizuz Jauna…

GURE AITA


Abadeak:      Egin daigun otoitz, Jesukristok erakutsi euskunez: Gure Aita...


BAKEAREN EZAUGARRIA


Abadeak:      Kurutzearen bidez, Jesukristok berarekin eta gure artean adiskidetu gaitu. Horren ezaugarri lez, emon deiogun bakea alkarri.

Abestia:
Bakea

ESKER OTOITZA

Abadeak:      Sakramentu honek Jesukristoren bizitza eskeintzen deusku.
                        Emon daiguzan eskerrak bihotz bihtzez.


Magnificat ABESTUKO dogu Gora ta gora daukat bihotza…

PENITENTZIARAKO ARGIBIDEAK eta ASTE SANTURAKO OHARRAK

BEDEINKAPENA


Jauna zuekin.
Eta zure espirituarekin.

Bedeinkatu zagiezala Jainko ahalguztidunak,
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
AMEN.

Jainkoak parkatu egin ditu zuen pekatu guztiak. Zoaze Jaunaren bakean.
ESKERRAK JAINKOARI.

No hay comentarios: