Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 14 de abril de 2017

Eutsi ala itxi



Min handi bat daukagunean, gaixo larri bat daukagunean, gatxa jaku zutik eustea. Medikuak be sarritan oheratzeko aholkua emoten deuskue.
Beldur handi baten aurrean edo mehatxu baten aurrean ihes egiteko joera izaten dogu. Itxia urrean doguna eta alde egin.
Kurutzearen aurrean, jokabide biak ikusten doguz gaurkoan. 
 
Mariak, andrak eta Joanek eutsi egiten dabe, zutunik kurutzearen aurrean. Pedro eta beste apostoluak itxi, ihes egiten dabe, ukatu, saldu, euren burua gorde.
Nire ustez, guk joera biak bizi doguz. Batzutan eutsi, inoiz itxi. Gaurkoan, bihotz bihotzez, eskatu daioguzan kurutzeratuari bere indarra, bere espiritua, bere leialtasuna eta zintzotasuna, bere maitasuna eta errukia. Zintzoa eta leial Aita Jainkoagaz, maitasuna eta erruki bere senideakaz.
Eta kurutzeari buruz gauzatxo bat.
Ohitu egin gara Kristoren irudia kurutzean josita ikusteagaz, bere indarra eta eskandaloa galduz. Eta aurrera egiten dogu, konturatu barik, gizakiaren minaren eta sufrimenduaren aurrean, beste kurutze txiki guzti horreen aurretik begiak itxita, bihotza gogortuta aurrera dagigu.
 Gaurkoan, barriro be, eskatu daioguzan kurutzeratuari bere indarra, bere espiritua, bere leialtasuna eta zintzotasuna, bere maitasuna eta errukia. Zintzoa eta leial jokatu daigun Aita Jainkoagaz, maitasunaz eta errukiz jokatu dagigun gure senideakaz.

No hay comentarios: