Igorreko KT02 taldekoak bateo harriaren inguruan ur bedeinkatua jasoten. Zer dala-eta hau ba?
Abenduko izarrak
martes, 31 de enero de 2017
lunes, 30 de enero de 2017
Irten periferiara Salir a las periferias: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Bi
irudi ausart eta harrigarriz eman du aditzera Jesusek zer iritzi duen bere
jarraitzaileez eta zer espero duen haiengandik. Ez dute bizi behar, kaskoan
beti beren onura, beren fama edo beren boterea dutela. Nahiz eta talde koxkor
bat diren Erromaren Inperio tzarraren erdian, lurrak beharrezko duen «gatz»
izan behar dute eta munduari falta zaion «argi».
domingo, 29 de enero de 2017
Gurasotasuna = Parentalidad positiva
Arratiako Eleizeak LAGUNGOren laguntzagaz martxan
jarri dauzan formazio tailerren lehenengo ekitaldia burutu da. Arratiako herri ezbardinetako
hamabost pertsonaz osotutako taldea batu da. LAGUNGOko kolaboratzailea dan
Begoña Gorostiaga etorri da tailerra gidatu eta dinamizatzeko.
viernes, 27 de enero de 2017
Caritas Arratia 2016: kontuak argi eta eskerrak asko!
Urteak daroaz Caritas Arratian
gure Elizaren bihotza izaten, alkarte osoaren izenean.
Bost arlotan jarduten
dabez boluntarioak: harrera, sensibilizazioa, formazioa, bidezko merkataritza
eta osasun pastoraltza. 20 boluntario dabiz arlo ezbardinetan laguntzen, ia ia Arratiako
herri guztietakoak.
Ihaz, adibidez,
arratiarrok, Caritasen bitartez 12.000 euro inguru alkarbanatu genduzan. Asko?
Gitxi? Gure dirutxoetatik beharrizanean dagozanei laguntzeko, baina horregaz
batera hamaika ordu eurekaz eta eurek bisitatzen, hainbeste kariño eta maitasun
zenbatu, kontatu ezin direnak.
Gaur ez
gatoz zuengana diru gehiago eskatzera edo boluntarioak animatzera. Gaur
eskerrak emoteko eguna dogu.
jueves, 26 de enero de 2017
Zeanuri: Argiaren Jaia eta Urkoren bateoa
Domekan ospatu genduan Zeanurin Jai handi bat. Kandelarioari aurrea hartuz, Argiaren Jaia ospatu genduan gure familiekaz batera. Eta KTko kide eta lagun dogun Urkoren bateoa konpartituz gure bateo eguna gogoratu eta barriztau genduan.
miércoles, 25 de enero de 2017
Bedia eta Fe y Alegría (Alto Trujillo, Peru)
Laugarren
domekero bezala famili meza izan dugu, “GURE AITA” ikasten jarraitzen dugu,
hile honetan “Zeruetan Zarana” tokatu zaigu. Guretzat esanahi berezi bat dauka
Jainkoa sinisten eta fidatzen dutenen bihotzetan dauela. Eukaristia honetan be
ospatu egin dogu Haur Misiolarien Jardunaldia, lema honen azpian “Jarraitu
niri”. Aukera bat dugu gure begirada txikiengan jarrita eta hau guzti hau
praktikan jartzea gure kristau bizitzan,
Jesusen oinatzak jarraituz.
martes, 24 de enero de 2017
Dimako Oban San Anton 2017
Aurten be heldu jakuz Dimako Oban osaptuitako San Anton egunari dagokiozan ragzkiak.
Itxura baten kotxea bedeinkatzen dabil Roberto parrokoa, baina ez, agian astotxo bat ei dago kamaratik harago...
Barruan argazki gehiago...
Itxura baten kotxea bedeinkatzen dabil Roberto parrokoa, baina ez, agian astotxo bat ei dago kamaratik harago...
Barruan argazki gehiago...
lunes, 23 de enero de 2017
Eliza ebanjelikoago bat Una Iglesia más evangélica: Jose Antonio Pagola
Jose Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Zoriontasunak
idaztean, Mateok, Lukasek ez bezala, Jesusen jarraitzaileak izan behar dituen
ezaugarriak adieraztea du gogoan. Horra zergatik duten zoriontasun horiek
hartarainoko garrantzia guretzat, gizarte sekularizatu batean Elizak bere
izaeraren bila jardun behar duen garai honetan.
domingo, 22 de enero de 2017
Unidad de los cristianos: ¿qué unidad?: Joxe Arregi
como cada año desde
1966, las diferentes iglesias cristianas del mundo celebramos estos
días -del 18 al 25 de enero- la semana de oración por la unidad de los
cristianos. Este año bajo el lema: “El amor de Cristo nos apremia”. El
amor de Cristo, es decir: el amor de Jesús de Nazaret, de su profecía
libre, de su sueño de un mundo justo y fraterno, el amor de la Vida
bondadosa y feliz, más allá de toda confesión y religión.
sábado, 21 de enero de 2017
Irati eta Oneka lehen bateatuak Arratian aurten
Irati eta Oneka izan dira aurten lehen bateatuak Arratian. Irati Lemoan eta argazkian Oneka bere familiagaz Igorren.
viernes, 20 de enero de 2017
Haur misiolariak 2017: Jarrai niri
"Jarrai niri" hitzen letrak
markatzen dituzten mailekiko eskailera bat. Igoera nekeza da, eskalatzen
dauden
umeen aurpegietan ikusten den bezala. Helmugara iristeko saiatu egin
behar da, pixkanaka pixkanaka goratzeko. Nahiz eta saiatze hori
bakarkakoa izan,
ibilbide hori munduko gainerako umeen konpainian egiten da.
jueves, 19 de enero de 2017
Artea: Argiaren Jaia & Izenaren Jaia
Argiaren Jaia osaptu dogu Artea kandelario jaiari aurrea hartuz!
Gure bateoa gogoratu eta barriztau dogu.
Gure fedea sendotu eta familiagaz batera ospatu!
Gure bateoa gogoratu eta barriztau dogu.
Gure fedea sendotu eta familiagaz batera ospatu!
miércoles, 18 de enero de 2017
Batu eta banatu Igorren
Igorren be aurrera eroan da Batu eta banatu kanpaina, eta atzo etorri ziran Harribide Fundazioko lagunak batutako jatekoen bila. Une polita pasatu genduan eurakaz, guk kanta eta eurek euren bizimodua kontatuz.
lunes, 16 de enero de 2017
Zerbait berri eta on Algo nuevo y bueno: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea:
Dionisio Amundarain
Jesusen jarduera eta mezua bildu zituen lehen idazleak
hitz hauekin laburbildu zituen: «Jainkoaren Berri Ona» hots egiten zuela
Jesusek. Geroago, gainerako ebanjelariek grekozko termino bera (euaggelion)
erabili zuten, konbentzimendu bera adieraziz: Jesusek hots egindako Jainkoagan,
zerbait «berri» eta «on» sumatzen zuen jendeak.
domingo, 15 de enero de 2017
Pederastia en la Iglesia vasca
Aste honetako albisteen inguruan, Xabier Leteren "ez esan maite" poemaz gogoratu naz, alkarte penitentzietan sarritan erabiltzen dodana: "ez ginen besteek uste bezain makurrak, ez guk nahi bezain zuzenak". Bai, gure Eleizean be baegoan kulparik, erurik, pekaturik, deliturik, arazorik, nahiz eta gordeta egon: Lapurdi, Gaztelueta... eta orain Gipuzkoako Bikario Nagusia. Behar bada ezta ere blogero ateo batzuek uste daben bezain makurrak. Baina tira, gaurkoan guri tokatu jaku "mea culpa kantatzea". Hona Xabier Leteren poema osorik eta Jesús Martínez Gordoren gogoeta, DEIAk gaur atara dauena, irakurteko loturea.
sábado, 14 de enero de 2017
Jornada Mundial del Emigrante y del Refugiado
viernes, 13 de enero de 2017
San Inazioren otoitza
Hona ni Jauna,
har ene askatasüna,
ene oritmen,
ene adimen osoa.
Har nik düdan güzea
eta enea den dena,
har ene askatasüna,
ene oritmen,
ene adimen osoa.
Har nik düdan güzea
eta enea den dena,
Eta Jainkoaren Berbearen irakurle izateko preparatuko banintz ?
Jaunaren Berbea irakurtzea liturgia
barruan zerbitzu nahi eta nahi ezkoa dogu. Batzarraren aurrean irakurlean
Jaunaren Berbea aldarrikatzen dau.
lunes, 9 de enero de 2017
Espirituaren suaz Con el fuego del Espíritu: Jose Antonio Pagola
Lehen kristau-elkarteak ardura handia izan zuten Joanen
eta Jesusen bataioak bereizteko: Joanek Jordan ibaiko uretan murgiltzen zuen
jendea; Jesusek, bere bataioaz, bere Espiritua ematen zuen, bere jarraitzaileen
bihotza garbitu, berritu eta eraldatzeko. Jesusen Espiritu hori gabe, Eliza
itzali egingo litzateke eta agortu.
domingo, 8 de enero de 2017
Que seas feliz: Joxe Arregi
cuando era joven
-me sorprendo de hablar así, de sentirme tan mayor, tendré que
mirármelo-, cada comunidad franciscana recibía grandes fajos de tarjetas
de Navidad, y a mediados de diciembre dedicábamos días enteros a
escribir felicitaciones: a comunidades religiosas, sacerdotes,
familiares, amigos, “bienhechores”... Cada tarjeta en un sobre, con
dirección y sello. Un año, de joven estudiante de teología en Arantzazu,
me tocó escribirle a Don Jacinto Argaya, obispo de San Sebastián. Entre
ingenuo y familiar, y algo rebelde, empecé la carta con este saludo:
“Kaixo, Jaxinto”, y en ese tono debí de continuarla. La cosa es que a
nuestro maestro le pareció irreverente y tuve que repetir la
felicitación. ¡Qué tiempos aquellos, sin embargo tan recientes!
sábado, 7 de enero de 2017
Personak papelak baino garrantzitsuagoak gara
Abenduaren
26an, Zeanurin batu ziran Artea eta Zeanuriko gazteak, Harribide alkarteko etxebizitzetan
bizi izan diran Omar eta Farid gazte etorkinakaz. Jose Alberto Vicente
Etxebarriko San Antonio Parrokiako abadeagaz etorri ziran Zeanurira.
jueves, 5 de enero de 2017
Aurrera doa "Batu eta banatu" kanpaina Avanza la campaña "Batu eta banatu"
Janarien bilketa Arratiako parrokietan, Harribide Fundazinoaren alde. Parroquias de Arratia recogen alimentos para la Fundación Harribide.
miércoles, 4 de enero de 2017
Francisco, en el banquillo de los acusados
Jesús Martínez Gordo
Puede parecer un titular
cruel, al tratarse de una persona que acaba de cumplir 80 años, pero, guste o
no, es lo que hay.
Nora joan ziran Arratiako KT jaialdian batutako 147 jostailuak?
Arratiako KT Gabon Jaialdian janariak eta jostailuak batu ziran. Beti egiten dogu itaun bera. Nora doaz horreek? Zelan banatzen dira? Non dagoz eta zelan erabili dira Areatzan batu ziran 147 jostailuak? Ba guk argi esan daikegu: Caritas Kooperaren bitartez. Hona hemen Sandra Atutxaren artikulu adierazgarria gaurko DEIAn...
lunes, 2 de enero de 2017
Argiari erantzun Responder a la luz: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Paul
Tillich teologo handiaren arabera, gizaki modernoaren tragedia handia
sakontasunaren alderdia galdu izanean datza. Gizakia jada
ez da gai nondik datorren eta nora doan galdetzeko. Ez daki galdetzen zer
egiten duen eta bere buruaz zer egin behar duen, bere jaiotzaren eta bere
heriotzaren arteko tarte labur honetan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)