Domekan Familia Ospakizuna

miércoles, 27 de abril de 2016

Zeanuri: Parkamenaren Jaia

Jai handia izan zan domekakoa Zeanurin. AJT-ko kideok beti ez gabiz txukun. Hutsak eta pintxazoak be baditugu gure artean. Hala ere, Jesusen parkamena ospatu eta aurrera dagigu!

Oraingoan sei neska-mutilek ospatu eben lehenengoz parkamenaren sakramentua eta beste bat gaixorik zegoala ezin izan eban etorri.

Beste batzuk bigarrenez osaptu eben sakramentua, eta hirugarrenez, eta laugarrenez...

Txikitxoek parkamenaren adibideak be entzun ebezen.

Meza amaieran Harribide Fundazioko lau lagun agertu ziran, aste santuen batu zan jatekoagaitik eskerrak emon eta euren bizitzaren barri azaltzen. Txalo handi bategaz agurtu genduzan.

Hona gure "pintxazoak" nondik nora doazen ikusteko itaun batzuk:




Katekesiak zure ondora
Jesus, gaur alkartu gaitu… Jainkoagaz

-Ez dot otoitzik egiten goizez edo gabaz
-Ez noa inoiz mezatara
-Ez dot sekula Jainkoarengan pentsatzen


Nire guraso ta katekistak…
Animatzeko sendia dogu...

-Sarri nabil eztabaidan nire senideakaz
-Gurasoek zeozer eskatzerakoan beti erantzuten deutsiet txarto
-Ez deutsiet gurasoei obeditzen sarritan
-Gurasoek ez badira hasarratzen ez deutsiet obeditzen
-Ez naz atsegina gurasoekaz sarritan
-Sarri jartzen jenio txarraz nire kapritxoak egiten ez badira
-Ez dot atsegin nire arazoak konpartitzea


Txapeldun bako lasterketa da,
danok batera garaile.

-Jo dot klaseko bat
-Sarri nabil zarataka eta oihuka
-Klasean edo KTn txarto portatu naz, eta agirika egin nabe sarritan
-Mehatxuak bota deutsadaz batan bati
-Ez deutsat parkatzen txarto egin deustanari
-Beti nago nigaz harro
-Ez dot gustuko andereñoari edo katekistari entzutea
-Beti gura dot agindu
-Alperrik erabiltzen dot jatekoa, gelako materiala…
-Jeloskorra naz gehienetan
-Barre egin deutsat nire ezbardina danari
-Sarri dinodaz guzurrak
-Pobreei ez deutsiet laguntzen pagaren apur bategaz


No hay comentarios: