Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 15 de abril de 2016

Ondo etorri errefuxiatuak Arratiara

Ondo etorri errefuxiatuak Igorreko konzentrazioa
Ondo etorri errefuxiatuak Arratiara lemapean batzar anitz bezain pozgarria ospatu zan atzo Igorreko Kultur Etxean. Arratiako ia herri guztietatik etorritako jendeak (Arantzazu botan gendun faltan) aukera ezin hobea euki eban orain arte egindakoa ezagutzeko eta aurrera begira planak adostuteko.

Orain arte badira ekintza batzuk, adibidez Igorre Parrokiak Igorreko udalari eskeinitako etxebizitza errefuxiatuak onartzeko ihazko irailan edota konzentrazioa lege anker honen kontra. Edota Zeanurin egindako erropa bilketa kanpoko errefuxiatuentzat, edota janari berton bizi diran errefuxiatuentzat.


Hemendik aurrera, talde plural hau osatzen doan neurrian ideia oso interesgarriak adostu ziran:

-herri mailako taldeak osatu
-mozioak udaletxeetan
-dirua batzea
-etxebizitza eta lurrak eskeini eta zerrenda bat osatu...
-Maiatzaren 28an, zaaptua, martxa bat eratu.

Batzar pozgarria benetan: gaztetxeetako jendea eta alkate ohia, herri taldeak, euskaldun jatorrizkoak eta kanpokoak.


Erropa batzea Zeanurin




Pena bakarra argazki bat ez ataratzea!


Orain behar egiteko ordua da!

Ondo etorri errefuxiatuak Arratiara!

INFO +:

http://bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info/

No hay comentarios: