Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

miércoles, 6 de abril de 2016

LANA: bidezkoa, duina, gizaldekoa, egokia,…

TRABAJO: justo, digno, integrador, constructivo…

Caritas Bizkaiatik arreta handiz jarraitzen dugu inguratzen gaituen errealitatea, eta kezkaz ohartu gara, itxuraz zenbait adierazle ekonomikok hobera egin duten bitartean, kalteberatasun handienean bizi diren pertsonen egoerak ez duela hobera egin.

Gaur, lanari lotutako geure bizi-esperientzia propioa berrikusteko eskatzen dugu. Ziurtasun osoz, onartu egingo dugu gure eguneroko zeregina atsegina bada, poztasuna, konfiantza eta zentzua ematen dizkigula. Ordea, eguneroko zeregin horrek gizatasuna kentzen badigu, gure ilusioak mindu eta etorkizun pertsonal zein familiarra lausotuko dizkigu.

Horregatik, “PRAKTIKATU JUSTIZIA” ikasturte honetako leloa zehazte aldera, enplegu bidezko, duin eta integratzailearen alde lan egiteko beharra proposatzen diogu Kristau Komunitateari, pertsonei euren bizi-proiektuak duintasunez garatzen uzten ez dieten lan horiek salatuz (lanbide ezegonkorrak, partzialak, prekarioak, edonolakoak…).

Francisco Aita Santuak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du gizakiak” (EG 192).

Duintasun horren alde egin behar dugu, beharrezko babes ekonomikoa eta, gainera, pertsonen parte-hartze atsegingarria ahalbidetuko dituen lanari lehentasuna emate aldera, gure gizartearen eraikuntza komunean pertsona ororen talentuak metatuz.

Ikasturte honetan, Caritasen, zuen babesari esker, 2.000 pertsona baino gehiagoren Laneratzean bide-lagun izan gara (%70 emakumeak), 650 pertsonari orientazio espezializatua eskaini zaie, 150etik gora lanpostu berri sortu dira eta beste 300 lanpostu egonkortu dira ekonomia solidarioko enpresetan.

Lagun dezagun lana “heltzeko, giza garapenerako eta norberaren errealizaziorako bide” gisa ulertzen (Laudato Si’ 128).

Dakargun, bada, gaurko honetan, gure komunitateen erdigunera baliabide eta enplegu duin eza estutasunean bizi duten pertsona eta familien egoera.


Desde Cáritas Bizkaia seguimos con mucha atención la realidad y percibimos con preocupación que mientras algunos indicadores económicos parece que mejoran, la situación de las personas más frágiles no lo hace.

Hoy pedimos revisar nuestra propia experiencia de vida vinculada al trabajo, a todo tipo de trabajo. Seguro que reconocemos que si nuestra tarea diaria es grata, nos aporta alegría, confianza y sentido. Por el contrario, si esa tarea cotidiana nos deshumaniza, acaba hiriendo nuestras ilusiones y nublando el futuro personal y familiar.

Por eso, tratando de concretar el lema de este curso “PRACTICA LA JUSTICIA”, proponemos a la Comunidad Cristiana la necesidad de velar por un trabajo justo, digno e integrador, denunciando aquellos empleos que no permiten a las personas desarrollar con dignidad sus proyectos vitales por ser ocupaciones inestables, parciales, precarias, a cualquier precio…

El Papa Francisco nos indica que “en el trabajo libre, creativo, participativo y solidario, el ser humano expresa y acrecienta la dignidad de su vida” (EG 192).

Debemos velar por esta dignidad, para que se priorice el trabajo que proporcione la necesaria protección económica y además garantice la participación gozosa de cada persona aportando sus talentos en la construcción común de nuestra sociedad.

Este curso desde Cáritas, con vuestro apoyo, hemos acompañado en la Insercion laboral a más de 2.000 personas (el 70% mujeres), se ha atendido en orientación especializada a 650 personas, se han creado más de 150 nuevos puestos de trabajo y se han estabilizado otros 300 puestos en empresas de economía solidaria.

Ayudemos a entender el trabajo como “camino de maduración, de desarrollo humano y de realización personal (Laudato Si’ 128).

Traigamos hoy al centro de nuestras comunidades la situación de las personas y familias que viven con angustia su falta de recursos y de empleo digno.

No hay comentarios: