Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 17 de febrero de 2016

Caritas Arratia 20 urte pobreziaren kontra eta justiziaren alde



Urteak daroaz Caritas Arratian lanean. Baina 1996. martxoaren 30an pausu handi bat emon eban aurrera: bailara mailan egindako lana ofizialki onartua izan zan. Hori dala-eta, Bizkaiko sortaldeko hamaika boluntario Igorren alkartuko da datorren otsailaren 27an, zapatua, goizeko 10:30etatik aurrera.
Caritas Arratia: 20años trabajando en el valle por la justicia y contra la pobreza.

Caritas Arratiak 2015 urteari dagokion lanaren barri emon dau. Bost adar nagusitan egin dau lan Caritas Arratiak iaz. Hona hemen labur labur egindakoaren informazioa.

1.- Harrera

            Harrera zerbitzua   Igorreko parrokiako  lokalean, Elizalde kaleko 22an, beheko solairuan dago, eta astean egun bat dauka arreta emoteko, astelehenetan, 10etatik 11etara.  Guztira bost boluntariok osatzen dabe zerbitzu hau. Talde horri gizarte-laguntzaile batek laguntzen deutso. Hau, Harrera zerbitzatuari bakarrik dagokionez baina  Arratian hainbat boluntario gehiago dago, parroki guztietan ordezkariak dagozelarik, informazio jaso eta jendeari bideratzeko.

2015.urtean  guztira 32 familiari emon jake erantzuna Arratiako Harreran. Honek ez dau esan nahi 32 egunegaz amaitzen danik harrerea. Familia bakoitzarekin gitxienez 3 bider hartuemona egoten da eta hainbat kasutan gehiago, jarraipena eginaz. 

Familia motari begira danetarik egon da: kide bakarrekoak, bikoteak seme-alaba barik edo seme-alabagaz edota ama seme-alabakaz.

Jatorriari begira, %50 ingururen jatorria Espainia da, eta besteak Argelia, Maroko, Hego Amerika eta beste batzuk. Duela lau urte bertakoak ez ziran %10 baino ez. Atara kontu zelan biderkatu diren bertakoen beharrak!

Egoera administratiboari begira, argi geratzen da Caritasek lagundu dituela egoera normalizatua ez dituenak gehien bat. Legea edo estatua heltzen ez den bazter horretan egin dau bere lan nagusia Caritas Arratiak. %17k bakarrik daukie-eta egoera administratiboa erregulartuta.

Administrazioa heltzen ez dan toki eta jendearengana heltzen da Caritas.

Ohizko laguntzak honakoak izan dira batez ere: Oinarrizko premietarako laguntza ekonomikoa. Garraiorako dirulaguntza. Ekorropan erropea erosteko txartelak.  Guztiz 8.000 euro baino gehiago banatu da.



                                                                                                        
2.- Sensibilizazioa

Caritas Arratiak hainbat kanpainatan lagundu dau, informazioa emonaz gai larrietan eta diru laguntzak jasoz. Diru iturri nagusia Arratiako parrokiko eliztarren bitartez heldu da. Hona iazko kanpainak batzuk.

Practica la JUSTICIA todos los días del año
QUE TODAS LAS PERSONAS TENGAN UN HOGAR ES UN COMPROMISO COMÚN: «PORQUE ES POSIBLE. NADIE SIN HOGAR»
Sin JUSTICIA no hay DERECHOS, sin DERECHOS no hay JUSTICIA
Gratuidad se escribe con d de Derechos.
Compartir se escribe con “D” de Derechos.


Urteko 4 kanpainatatik aparte NEPALen egondako lurrikaraz bat eginda, Arratiako biztaleen bere erantzun apala eta aldi berean esanguratsua euki eban.

Aita Santuaren esanetan: “El Papa Francisco nos recuerda que la solidaridad debe vivirse como la decisión de devolver al pobre lo que le pertenece y defender los derechos.
Dar a cada uno lo suyo. Hay unos bienes de justicia en razón de la pertenencia a una misma humanidad. Son unos ” mínimos de justicia” más allá de los cuales no hay vida humana, ni resulta viable.”

Informazioa bialdu da komunikabideetara eta hartuemonak egon dira bailarako hainbat udal eta Udalen mankomunitateagaz.



3.- Bidezko merkataritza

Arratian zehar, nekazal azokatan eta eliz atarietan, hainbat aldiz egin da presente informazioa zabalduz eta produktuak salduz.









4.- Lanerako formazioa

2.015ean sukaldaritza eta nutrizio ikastaroa eratu da Arantzazuko Udalagaz alkar lanean.

Uda aurrean hasi eta abenduan amaitu da. Jendea oso pozik.  Hor ere  3 boluntario ikastaroa emoten egon dira  eta 16 pertsona inguru ikasten.

. Janariei buruz hitzaldiak  egon dira
. Egunero egiten diren janariak egin dabez: Lehenengo platera, bigarrena eta postrea.

Este año, organizado por Cáritas Arratia se han hecho un cursos de cocina y nutrición en los locales municipales de Aránzazu. Comenzaron antes del verano, como primera experiencia, y  finalizaron en diciembre. El balance ha sido muy positivo.

- Han participado las responsables de Cáritas, una voluntaria ha dado charlas sobre alimentación; dos, también voluntarias, han dado los cursos a 16 personas.
- Cada día han hecho el primer plato, segundo y postre.

 

5.- Gaixoak

Boluntario talde bat Diman Arratiako Mankomunitateak daukan Egoitzara joaten da. Hilean hiru barikutan, goizeko 10:30etan, gura dabenakaz, mezea ospatu eta gaixoak bisitatuz. 

50 bat personak hartzen dabe parte, askatasun guztiaz, ospakizun honetan. 6 boluntariok laguntzen dabe zeregin honetan.





6.- Eskerrik asko

Caritas Arratiak bihotzez eskertu gura ditu euren lankide diren Arratiako gizon emakumeei, baztertuak senide moduan ikusi eta gizarte zuzenago bat egiteko lanean.




5 proiektu, 20 urte: hamaika maitasun!

5 programas,  trabajando durante años
en Arratia por las personas de Arratia.

No hay comentarios: