Berrogei egun

sábado, 5 de diciembre de 2015

El Papa: que cada parroquia sea misionera. Parrokia bakoitza misiolaria izan behar da



Parrokia bakotxak berea bihurtu behar dau estilo misioneroa, “Espiritu Santuak dizipulu egingo ditu kristinau errutinarioak, misiolari egingo ditu dizipulu desilusionatuak, euren bildur eta itxikerietatik atereaz eta lau haizetara bialduz, munduko azken baztarreraino”. Holantxe berba egin eban Frantzisko aita santuak misino-lurretako agintaritza daukan Vatikanoko sailari –Propaganda Fide edo Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoa– osoko batzarrean emon eutson audientzian. Frantziskok nabarmendu eban misinoa “indar bat dala kapaz dana, herrien eta kulturen bizitza eraldatu baino lehen, Eleizea bera barrutik eraldatzeko”, irakurten dogu La Stampan.


“Eleizea misinoaren mirabea da”, azaldu eban Frantziskok. “Martxan dago, aspalditik, Eleizearen eta misinoaren arteko berorekatze bat. Ez dau Eleizeak egiten misinoa, ezpada ze misinoak egiten dau Eleizea. Horregaitik, misinoa ez da erremintea, ezpada ze abiapuntua eta helburua. Azkeneko hilabeteetan, kuriako atal honek ikerketa bat egin eban ea eleiza gazteak balio ete eben ‘missio ad gentes’ eraginkorrago bihurtzeko, kontuan izanez, bestalde, fede-esperientziak gaurko egunean izan leikean anbiguidadea. Mundu sekularizatuak, izan be, onartzen ditu balore ebanjelikoak diran maitasuna, justizia, bakea eta neurritasuna, baina ez dago hain onarbera Jesusen pertsoneagaz, ez dau uste Mesias danik, ezta Jaungoikoaren Semea danik. Gehienez be gizon iluminadutzat dauko. Berezi egiten ditu, beraz, mezua eta mezularia, emoitza eta emoilea. Bereizketa honen aurrean, ‘missio ad gentes’ fedearen motor eta norabide bihurtu behar da.

Ezinbestekoa da, jarraitu eban Aita Santuak “Evangelio gaudium” aipatzen, une honetan Eleizeak kanpora urtetea Ebanjelioa iragarten danai, leku guztietan, aukera guztietan, zalantza barik, bildur barik, higuin barik. Misinoa, izan be, indar bat da Eleizea barru-barrutik eraldatzeko kapaz dana, herrien eta kulturen bizitza eraldatu baino lehen.

“Horregaitik –errepikatu eban Bergogliok–, parrokia bakotxak berea bihurtu daiala ‘missio ad gentes’ estiloa. Era honetara, Espiritu Santuak kristinau errutinarioak dizipulu egingo ditu, dizipulu desilusionatuak misiolari egingo ditu, bere bildur eta itxikerietatik atereaz eta norabide guztietara bialduz, munduko azken baztarreraino”. Fedearen ulerkera “kerigmatikoak”, hau da, fedea iragarteak –“oso normala zana eleiza gazteen artean”–, bere lekua euki behar da “tradizino zaharreko eleizen artean be”.

Frantzisko aita santuak azpimarratu eban lehenengo ebanjelizatzaileak, adibidez Pablo eta Bernabe apostoluek, ez eukiela misinoetarako kuria-sailik, gaur daukagun lez. Eta gero eskerrak emon eutsezan ebanjelizatzaileei euren beharragatik, esanez: “Eskertzen deutsuet misinoetan egiten dozuen animazino eta kooperazino lana. Holan eleiza guztiei gogoratzen deutsezue bere mundutxoan sartuta bizi badira erkin eta lauso bihurtzeko arriskua daukiela. Eleizea “kanpora urtenez” bizitzen eta hazten da, ekimena hartuz eta lagur hurko bihurtuz. Horregaitik, zuek komunidadeak animatzen dozuez eskuzabalak izan daitezen bokazinoen krisi-denporan be”

 


Cada parroquia debe hacer propio el estilo misionero, «el Espíritu Santo transformará a los fieles acostumbrados en discípulos, los discípulos desencantados en misioneros, sacándolos de los miedos y clausuras, y proyectándolos a todas las direcciones, hasta los confines del mundo». Lo dijo Papa Francisco en la audiencia a la plenaria de la Congregación Para la Evangelización de los Pueblos (Propaganda Fide), el dicterio vaticano responsable de la jurisdicción en las tierras de misión. Francisco subrayó que la misión es «una fuerza capaz de transformar la Iglesia en su interior antes que la vida de los pueblos y de las culturas», leemos en La Stampa.




«La Iglesia es sierva de la misión», explicó Francisco. «Desde hace tiempo está en marcha un reequilibrio entre la Iglesia y la misión. No es la Iglesia la que hace la misión, sino que es la misión la que hace la Iglesia. Por ello, la misión no es el instrumento, sino el unto de partida y el fin. Durante los últimos meses, su Dicasterio hizo una investigación sobre la validez de las jóvenes Iglesias, para entender cómo hacer más eficaz la obra de la ‘missio ad gentes’, considerando también la ambigüedad a la que se expone a veces en la actualidad la experiencia de fe. El mundo secularizado, de hecho, aún acogiendo los valores evangélicos del amor, de la justicia, de la paz y de la sobriedad, no demuestra igual disponibilidad hacia la persona de Jesús; no lo considera el Mesías, ni el Hijo de Dios. Como máximo lo considera un hombre iluminado. Separa, pues, el mensaje del Mensajero, el don del Donador. En esta situación de desprendimiento, la ‘missio ad gentes’ funge como motor y horizonte de la fe. 


Es vital, prosiguió el Papa citando la «Evangelio gaudium», que en el presente momento la Iglesia salga a anunciar el Evangelio a todos, en todos los lugares, en todas las ocasiones, sin dudar, sin repulsión y sin miedos. La misión, de hecho, es una fuerza capaz de transformar la Iglesia desde su interior antes que la vida de los pueblos y de las culturas.


 «Por tanto —insistió Bergoglio—, que cada parroquia haga propio el estilo de la missio ad gentes. De este modo, el Espíritu Santo transformará a los fieles rutinarios en discípulos, los discípulos desapegados en misioneros, sacándolos de los miedos y de las cerrazones y proyectándolos hacia cada dirección, hasta los confines de la tierra». El enfoque «kerigmático» a la fe, es decir su anuncio, «tan familiar entre las jóvenes Iglesias», debe tener espacio «también entre las Iglesias de antigua tradición».




Después de destacar que los primeros evangelizadores, como los apóstoles Pablo y Bernabé no disponían de un Dicasterio misionero como ahora, el Papa Francisco les agradeció la labor que realizan diciendo textualmente: «Les agradezco su trabajo de animación y cooperación misionera, con el que recuerdan a toda las Iglesias que, si están constreñidas en sus propios horizontes, corren el riesgo de atrofiarse y apagarse. La Iglesia vive y crece “en salida”, tomando la iniciativa y haciéndose prójimo. Por eso ustedes animan a las comunidades a ser generosas también en los momentos de crisis vocacional»

No hay comentarios: