Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 4 de diciembre de 2015

Meza boliviarra Arantzazun

Arratian bizi diran boliviatarrak euren eguna ospatuko dabe Arantzazuko San Pedro Eleizean Cotocako Amaren jaia berton gogoratuz.Aurten domekaz izango da mezea, goizeko 10:30etan.

Duela zortzi urte hasi eben jai hau ospatzen, orduan Cotocako Amaren iruditxoa etxebizitza baten gelan beneratzen eben eta jaioterriko ohiturea kontuan hartuz. Bost lagun baino ez ziran. Holan kontatu euskun ihaz Jesusek Meza amaieran esan zituen berba hunkigarri batzuetan.

Ihaz taldetxoa batu zan eta Mezea be ospatu eben Arantzazuko parrokian. Areatza, Igorre, Arantzazu, Lemoako boliviarraz gain, Bizkaiko hainbat herritik etorritako senide eta lagun alkartu ziran.

Urtean urtean igertzen da taldea handituz doala. Mezatan bertako kantakin hasi eta euskal kantakaz amaitzen dabe, han dagozan neska-mutil asko gaur egun berton dabiz katekesian, gure artean bateatu dira eta bertako otoitzak egiten dabez.

Meza ostean, Cotocako Amaren iruditxoa aurretik, talde osoa jatetxera joaten da jaiari jarraipena emoteko asmotan. Arrozaz eta txarrikiaz egingo dabe janari nagusia, 45 kilo txarriki erosi eben ihaz horretarako.

Meza osteko batzarrean Ciro Vacak kitarraz kanta batzuk eskeini eutsozan Cotocako Amatxori. Hurrengoa mariatxien txanda izan zan, bazkari eta dantzaldiagaz amaitzeko egun pozgarri hau.



No hay comentarios: