Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 30 de diciembre de 2015

Zeanuriko kanposantuan hartu dau atseden Jose Sagarna abade fusilatuak


Jose Sagarna Uriarte abadea frankistek fusilatu eben gerran. Atzo hartu eben lur Zeanuriko kanposantuan bere gorpuzkiak orain arte egoan kanposantutik ekarrita. Familia arteko ekitalde apala bezain sentibera izan da.

Aspaldiko asmoa atzo gauzatu zan. Familikoen artean hartu dau betiko atsedena Jose Sagarna Uriarte abadearen gorpuak.

Nor zan Jose Sagarna?

Pedro Atutxak holan kontetan eban:

Jose Sagarna Uriarte, Zeanuriko "sastrena" deritxon etxean otsailaren 4ean, 1910ean jaioa. Felix eta Enkarnaren semea.

Urribigarrena edo azaroaren 20ean. 1936.ean fusilatua izan zan "Larruskain" Markinako auzunean abade egoala. Frankotarrek hil eben. Eleiztar baten eritziz onegia zalako eta abade hil zan.

Pedro Atutxa
Lur emon aurretik, otoitzaldi bat zuzendu eban Ander Manterola Zeanuriko seme eta abadeak.
"Bere etxean dago Jose Sagarna abadea. Zeanuriko parrokian bateatua, dotrina hartua, abadetua... Zeanuriko kanposantua izango dau etxea. Baina batez be Jainko Aitaren etxea, bateoz geroztik bere semea izan zana".












Jose Sagarna ez zan izan gerran hil eben euskal eliz-gizon bakarra. Bera eta bestea sako gogoratuak izan ziran Bitoriko Katedralean egin jaken hileta kolektiboan.
Ander Manterola kanposantuan
 




Zeanuriko familiak, herriak eta parrokiak ez zaitu ahaztu.
Otoitz bere alde!

Lore sortak Joseren gorpua hartu dauan lur gainean

No hay comentarios: