José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Israelgo profetek sarritan erabili ohi zuten
«gorreria» hitza metafora probokatzailetzat, herriak Jainkoari bere bihotza
itxi eta eragozpenak jarri izana adierazteko. Herriak «baditu belarriak baina ez du entzuten», esaten ari zaio Jainkoa gorreria hitz horren bidez. Horregatik, profeta
batek bihotz-berritzeko deia egin die guztiei, hitz hauekin: «Jende
gorra, entzun eta aditu».