Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 10 de noviembre de 2021

Azaroa (02): San Martin, txarria eta ikatza: Urtaro 14

Arteako San Martin ermitean mezea

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren atal barri bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana azaroari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. 

Hilabete honi eskeinitako atala luzea danez, zati bitan emon dogu, hona bigarrena:


San Martin, txarribodak eta ikatzgintza,
Eskerrik asko Manu!


 Más artículos de la serie Urtaro clic aquí.




4.- SAN MARTIN  TXARRI SASOIA



Euskal Herriko baserrietan, abereak haztea ekintza garrantzitsua izan da beti.

Abereetariko batzuk, hazi, loditu eta jateko erabiltzen izan dira, batez ere, txarria, axuria, ardia, ahuntza, untxia, eta hegaztiak. Ganadu nagusia ere bai ospakizun handietarako edo zezina egiteko.

Jatekoz gainetiko guztiak, saldu egiten ziran eroslearen bere beharrizanetarako.
Basurdeak

Abere hilketak urtean zeharko sasoi ezberdinetan egiten ziran. Esate baterako, axuriak eta auntxumeak udaberrian hilten ziran, ardia eta txarria udazken edo negu hasieran eta hegaztiak nahinoiz.
Azaroaren hamaikan San Martin ospatzen dugu eta txerriaren aroan sartzen gara. Garai hau eta ekintza hau esaeraz beterik daukagu. Hona hemen batzuk: “ Txarri guztiei heltzen jake San Martin eguna”; Zerririk ez bada tegian, koiperik ez zartagian”; “ Zerria hildako urtea eta ezkondutakoa onenak”; “ Txarria dana aprobetxatzekoa”; “Txerriaren bizitza, ona baina laburra”; etab.
Txarri-hiltzearen inguruan dana da poza, bai etxeko eta bai auzokoen artean. Auzokoek ere parte hartzen dabe txarria hiltorduan eta txarriboda ederrek ospatu ere bai. Hortik aparte, auzokoei odolosteak oparitzeko ohitura egon da beti eta horregatik esaten da odolostea barritsua dela, eta batzuren eskua beti hobea.
Inon diran kontuak ere kontatzen ziren txarribodetan eta bat aipatzearren, hauxe jazoera barregarria hau egingo dugu:



BIZKAIKO TXARRIARI KANTA

Famatu egin da “ Uztarri”-ren bederatzi bertsoko abesti barregarri hau. Goazen beste barik bertsootara:

“ Motibo bat nigana
dago etorria
esplikatuko banu
txit parregarria:
Bizkaian egin dute
prueba berria
kutxilorikan gabe
hiltzeko txerria;
erakutsi diote
istilu gorria”.

 
“ Bi familiak zuten
nolabait hazia
erdi banan jateko
kendu nahi bizia;
abilak egundaino
beti malezia
lau lagunen artean
zer agudezia!
Behintzat eskapatzeko
izan du grazia.”

“ Familia hori nor dan
nahi dezute jakin?
Bi gizon eta bi andra
beren izenekin:
gizona bat Pepetxo
ta bestea Antolin
emakumeak berriz
Ana eta Katalin;
laurak ere bazuten
nahikoa zeregin”.

Mazoarekin jo du
Pepetxok buruan,
txerria gelditu zan
hilaren moduan;
erretzen para zuten
lastoaren suan,
polainak jaso ditu
sutu dan orduan,
diabruak harturik
ihesi da juan.


Bizkarra erreta ta
golpea buruan,
Jaungoikoak badaki
aer ikusi duan;
erioa ihesi
bere enpeinuan,
sartu zan kainuan,
gero bilatu dute
gurringa soinuan.


“ Zuek emakumeak,
hemen egin kargu,
abiatzen danian
gogotikan heldu;
guk beste aldetikan
zaituko degu,
lehen bezala lastoa
sutuko diogu,
azeriaren gisan
aterako degu.”


Egingo nuke apostu
aditu dedanez,
ez dirala antojatzen
aurten urdai janez;
gaizki gelditu dira
txerririk hil gabez,
behatzak txupatzeko
alibiorik ez,
olioa beharko
koipearen ordez.


Garizuma santua
izanagatikan
ez daukate pekatu
egin bildurrikan;
auzotik ez badator
erregalorikan,
inolan ezin hausi
bijiliarikan;
aurten ez dute haiek
bulda beharrikan.


Artorik apenas du
etxean ikusi,
egunean bi aldiz
asunak egosi;
beste aziorikan
ez zuten merezi,
argala den medioz
joan da ihesi,
hurrengoan hobeto
gizendu ta hazi.”

DEABRUARI SAMARTINEN HAMABI EGIAK

Esaten dabe, antzina, hauek barregarri antzak ez zirela gauza onak be eta batzutan abadearen esana egin barik maldizinoka be hasten zirala, berba motzak esan ahal ez dirala be, maldizino-hotsean. .
Eta baten seguru, hor ez dakit ba nok be arima ofrezidu ei eutson deabruari galondo beharrak egitearren baina damutu egin ei zan eta horrez ganera Samartinen hamabi egiak esan behar izan zituen bere arima salbatuko baeban. Honan hasi ei zen:
Samartin esan egik bat
Gure Jauna bera dok bat berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik bi
Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik hiru
Hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik lau
Lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik bost
Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik sei
Sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik zazpi
Zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik zortzi
Zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik bederatzi
Bederatzi ordenamentuak, zortzirak dira  zeruak,  zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik hamar
Hamar mandamentuak, bederatzi ordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik hamaika
Hamaika mila angeruak, hamar mandamentuak, bederatzi ordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik hamabi
Hamabi apostoluak, hamaika mila angeruak, hamar mandamentuak, bederatzi ordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei zeruko izarrak sei, Jesukristoren bost llagak bost, lau ebangelistak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera duk bat, berak salbatuko gaitik.
Samartin esan egik hamahiru
Ez dok hamahiru, marti-oilarrak joten dok munduan, aingerutxoak zeruan!


5.- IKAZGINTZA

Burdinolak sortu eta garatu ahala, ikazgintzak bultzada handia hartu eban Euskal Herrian, harik eta mineral-ikatza edo beste erregai batzuk agertu arte.


Kontaketa bizi-bizi honen penak eta nekeak jaso beharrean, gai honi lotuta dagoen kantu famatu batera joko dugu:

IPIÑABURUKO ( ZEANURI) LEKU ALTUAN

“ Ipiñaburuko leku altuan
Undurragaren buruan,
ikazginagaz ezkontzen danak
ez dau zentzunik buruan.

Atzo goizean prebentau eta
gaur naroazu basora
leku txarrean egineko egurrak
aterazoten bidera.

Harezpe baten ezarri eta
negarra far-far altzora,
abadearen lapikotxoa
etorri jatan gogora.

Abadearen lapikotxoa
txikerra baina gozoa
ikazginaren  lapikotxoa
handia baina harroa.

Ipiñaburuko parrokia. Zeanuri


 

No hay comentarios: