Espiritu Santua Mendekoste Jaia

lunes, 22 de noviembre de 2021

Jesusek hasitako bidea: Jose Antonio Pagola

Idazleak, urteetan zehar, lau ebanjelioei buruz egin dituen hainbat komentarioetatik hautatutako batzuk bilduz osatu da liburu hau. Jesusek irekitako biderako sarrera bat izan nahi dute hemen batutako testu hauek.


Jesusi jarraitzeak dituen eskakizunetan jartzen da arreta nagusia eta Jesusen Berri Ona gaur egungo gizon-emakumeen eskura jartzea izan da autoreak begi-aurrean izan duen nahia liburua moldatzerakoan.

Lukasen ebanjelioa da aurrena irakurri beharko genukeena, Jainkoak “galdua zegoena bilatzera eta salbatzera” bidali zuen Jesus pozez ezagutu ahal izateko. Ulerterrazena ere bera da, Jesusen mezua behartsuen babesle, gaixoen sendagile eta bekatarien lagun ageri den Jainko errukitsuaren albiste on gisa jaso dezagun.




No hay comentarios: