Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 30 de noviembre de 2021

Abenduko 2. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

 

                                          

ABENDU-ALDIKO  II.  DOMEKEA - C

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Jaunaren etorreraren zain, egun on guztioi:

Abendu aldiko bigarren domeka honetan, basamortutik Jaunari bidea atontzeko dei egiten deuskun Joan Bateatzaileagan jarriko dogu arreta. Azken batean, jarrera pertsonalak eta sozialak aldatzeko deia da, gizon eta emakume guztiek sentitu dagigun zuzentasuna benetako askapen lez.

           Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.

 ABESTIA  “Zatoz Jauna”...

 ABADEAREN AGURRA

           Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

           Senideok: egin dagigun Abenduko bigarren astean sartzen gaituan zeinua.

Piztu bigarren kandela-  Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera.

  KANDELA BIZTU ONDOREN

           OTOITZA

          Israelen itxaropena bizturik eusten eben profetek.

          Guk, ezaugarri lez, bigarren kandela  bizten dogu.

          Jauna, zabalik egon daitela gure bizitza,

          Gure bihotzean itxaropena sortu dagizun eta bizturik eutsi deiozun.

          Zatoz, laster, Jauna. Zatoz, Salbatzailea!

 Sinodoaren otoitza

Hemen gaukazuz,                                        

Espiritu Santua,

zeure izenean batuta.

Erakutsi eiguzu bidea,

erakutsi helmugara zelan iritsi.

Emoiguzu bereizketaren doea,

gure ekintzen oinarrian  ez daiten

aurreritxi eta burutapen faltsurik izan.

Eroan gaizuz batasunera zuregan,

egia eta zuzentasunaren bidetik

aldendu ez gaitezan.

Zeuri eskatzen deutsugu,

Aita eta Semeagaz bat,

sasoi eta leku orotan           

 jarduten dozun horri,

gizaldi eta gizaldietan. Amen


HITZAREN LITURGIA

 

Ba 5, 1-9:

             Jerusalengo herriaren poza kantatzen deusku Baruk profeteak. Jainko salbatzailearen esku indartsuak erbesteratuak barriro herriratuko ditualako.

 Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

             Jesusengan agertu jakun Jainkoa leiala da, eta emondako hitza beti betetzen dau. Kanta dagigun esker onez, eta zihurtasun osoz.

  "Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

 Flp 1, 4-6. 8-11:

             Abendu-aldirako egitarau eder bat eskeintzen deusku San Paulok, bigarren irakurgai honetan: zaindu daigula maitasun-alkartea eta ebanjelioko eginkizunak zintzo bete dagiguzala.

 Lk 3, 1-6:

    Gaurko ebanjelioan, Jaunari bideak prestatzera dei egingo deusku Juan Bateatzaileak. Zutunik, goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 Homiliaren amaieran, sinodoaren bertsoakaz jarraitzen dogu.

 

Fededun batek itaundu eustan:   

Eleizea nora doa?

Hiru berbatan azaldu daigun,      

ez bada be komodoa:

Alkartasuna oinarri dogu,             

parte hartze metodoa,

Misinoagaz osatzen dabe            

hirurak ba SINODOA.

 

Beti betiko, Jesusek dino,           

gauza bi bakarrik dira,

Markosek holan idatzi eban          

barri onaren argira:

Gure munduan negarretan dan   

behartsuari begira,

Maitez gu zaintzen Jesus datorku    

alkarte erdi erdira!

 


 

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!

·        Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Herrialde aberatsetako agintariek aberastasuna herri guztien artean zuzen banatzeko jardun dagien. Egin dagigun otoitz.

·        Parroki alkarte honetako kide guztion alde. Bihozbarritzeko deia geure egin dagigun, eta alkarrizketarako  ahaleginak guztiongan egi bihurtu daitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Gu guztion alde. Jaungoikoaren Hitzean konfiantza osoa jarriz eta Jaunari bidea atonduz, gure jarduera ebanjelizatzailea aurrera eroan daigula.  Egin dagigun otoitz.

          Zatoz, Jauna, etorri bizkor, eta zure Espirituak zu hartzeko prestatu gagizala. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 AZKEN AGURRA

            Jarraitu dagigun joan zan astean hartu genduan bidetik: izan gaitezan bake egile eta itxaropen sortzaile gure inguruan.

 



                                      

                                      

                                                                            ABENDU-ALDIKO  II.  DOMEKEA - C

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

          Abenduko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.

          En este segundo domingo de Adviento, se nos invita a centrar nuestra atención en la figura de Juan el Bautista, que desde el desierto nos llama a preparar el camino al Señor.

          Es una forma de urgirnos a cambiar nuestras actitudes personales y sociales, de manera que -allanando los senderos de la fraternidad- se haga realidad el sueño de Dios: que todas las personas puedan experimentar con gozo la auténtica liberación.

 

          Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.

 

ABESTIA  “Zatoz Jauna”...

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

  Los profetas mantenían encendida la esperanza de Israel. Ahora como un símbolo, encendemos la segunda vela. Que sepamos permanecer a la espera y salir al encuentro de Jesús, que viene.

Piztu bigarren kandela- Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera.

 

KANDELA BIZTU ONDOREN

          Jauna, zabalik egon daitela gure bizitza,

          Gure bihotzean itxaropena sortu dagizun eta bizturik eutsi deiozun.

          Zatoz, laster, Jauna. Zatoz, Salbatzailea!

 

Sinodoaren otoitza

Hemen gaukazuz,                                        

Espiritu Santua,

zeure izenean batuta.

Erakutsi eiguzu bidea,

erakutsi helmugara zelan iritsi.

Emoiguzu bereizketaren doea,

gure ekintzen oinarrian  ez daiten

aurreritxi eta burutapen faltsurik izan.

Eroan gaizuz batasunera zuregan,

egia eta zuzentasunaren bidetik

aldendu ez gaitezan.

Zeuri eskatzen deutsugu,

Aita eta Semeagaz bat,

sasoi eta leku orotan           

 jarduten dozun horri,

gizaldi eta gizaldietan. Amen.

HITZAREN LITURGIA

 

Ba 5, 1-9:

 

            Jerusalengo herriaren poza kantatzen deusku Baruk profeteak. Jainko salbatzailearen esku indartsuak erbesteratuak barriro herriratuko ditualako.

            El profeta Baruc anuncia a su pueblo la paz. Dios hará justicia y traerá la justicia.

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Jesusengan agertu jakun Jainkoa leiala da, eta emondako hitza beti betetzen dau. Kanta dagigun esker onez, eta zihurtasun osoz.

            Cantemos la grandeza de Dios y su amor que nos salva y nos protege.

  "Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

 

 

Flp 1, 4-6. 8-11:

 

            Abendu-aldirako egitarau eder bat eskeintzen deusku San Paulok, bigarren irakurgai honetan: zaindu daigula maitasun-alkartea eta ebanjelioko eginkizunak zintzo bete dagiguzala.

            San Pablo exhorta a los cristianos de la ciudad de Filipos, a que se mantengan unidos en la comunidad y que confíen en Jesucristo.

 

Lk 3, 1-6:

 

            Lejos del ruido de los poderes humanos Juan el Bautista en el desierto escucha la palabra. La Palabra se hace grito y exigencia: Hay que abrirse a la salvación. Dios es la meta de nuestra esperanza.

            Gaurko ebanjelioan, Jaunari bideak prestatzera dei egingo deusku Juan Bateatzaileak.

Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

Homiliaren amaieran, sinodoaren bertsoakaz jarraitzen dogu.

 

Fededun batek itaundu eustan:   

Eleizea nora doa?

Hiru berbatan azaldu daigun,      

ez bada be komodoa:

Alkartasuna oinarri dogu,             

parte hartze metodoa,

Misinoagaz osatzen dabe            

hirurak ba SINODOA.

 

Beti betiko, Jesusek dino,           

gauza bi bakarrik dira,

Markosek holan idatzi eban          

barri onaren argira:

Gure munduan negarretan dan   

behartsuari begira,

Maitez gu zaintzen Jesus datorku    

alkarte erdi erdira!

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!

·        Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan era-kusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Herrialde aberatsetako agintariek aberastasuna herri guztien artean zuzen banatzeko jardun dagien. Egin dagigun otoitz.

·        Por quienes formamos parte de esta comunidad parroquial, para que seamos capaces de escucharnos mutuamente y dialogar entre nosotros y así avanzar en espíritu de sinodalidad. Egin dagigun otoitz.

·        Por quienes participamos en esta eucaristía para que fiándonos de la Palabra de Dios y preparando el camino al Señor, seamos capaces de llevar a buen término nuestra tarea evangelizadora.  Egin dagigun otoitz

          Zatoz, Jauna, etorri bizkor, eta zure Espirituak zu hartzeko prestatu gagizala. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jarraitu dagigun joan zan astean hartu genduan bidetik: izan gaitezan bake egile eta itxaropen sortzaile gure inguruan.

            Que sepamos escuchar en todo momento la llamada de Dios. Hagamos de nuestra vida de cada día una entrega generosa.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."    







ABENDU ALDIKO II. DOMEKEA


       Baruk Profetaren liburutik (Ba 5, 1-9)

       Jerusalen, erantzi dolu eta atsekabetako soinekoak,

jantzi, betiko, Jainkoaren aintzaren ederra.

       Batu zure gorputza Jainkoak emoten deutsun

zuzentasunaren soingainekoz,

eta ezarri buruan betiko aintzazko koroia.



       Agertuko deustulako Jainkoak zure diztira

zerupean bizi diran guztiei.       

       Jainkoak izen hau emongo deutsu behin eta betiko:

“Bakea Zuzentasunean,

Ospea Jainko-zaletasunean”.



       Jagi zaitez, Jerusalen, igo gainetara;

begira sortaldera eta ikusi zure semeak,

       sortaldetik sartelderaino Santuaren berbeak batutakoak,

pozarren, Juangoikoa eurakaz gogoratu dalako.

       Oinez urten eben, arerioak eroanda;

baina Jainkoak aintzatan ekarten deutsuz,

errege-gurdian lez.

       Jainkoak erabadi dau,

mendi-goi guztiak eta tontorrak lautzea,  

zulo-uneak betetzea, lurra bardintzeraino;

       Israel nasai etorri daiten,

Jainkoaren aintzak zuzendurik.



       Basoei eta usain oneko zugatzei

Israeli gerizea emoteko agindu deutse.

       Pozetan eroango dau Jaungoikoak Israel,

Bere aintzaren argiz,

Bere zintzorasunez eta errukiz.
      

Erantzun-salmoa        Sal 125, 1‑2ab. 2cd‑3. 4‑5. 6


Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:

Hau da poza daukaguna!



            Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,

       bagengozan amets antzean.

       Orduan bete jakun ahoa barrez,

       gure mihina goratzarrez.



            Atzerrietan orduan esan eben:

       «Jauna handikiro jokatua dabe».

       Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:

       Hau da poza daukaguna!



            Bihurtu, Jauna, gure zoria,

       Tegebeko errekako urak bezala.

       Malkoz erein baeben,

       pozez batuko dabe.



            Haruntzakoan hor doaz negarrez,

       ereiteko gari zorroa eroanez.

       Pozik etorriko dira honanzkoan,

       Gari eskukadak ekarriz.

       San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 1, 4‑6. 8‑11)

       Senideok: Zuen alde otoitz egiten dodanean, pozik eskatzen deutsat Jaungoikoari, zuek laguntzaile izan zaituedalako Ebanjelioko eginkizunean, lehenengo egunetik orain arte. Badot  ustea, eginbide hau zuokan hasi dauanak amaitu ere egingo dauala Jesukristoren egunera arte. Testigu dot Jainkoa, zelako kristau maitasun haundiz maite zaituedan. Eta hauxe da nire otoitza: gero eta handiago egin daitela zuen maitasun alkartea, ezagutze sakon eta zentzun betean, onena aukeratu dagizuen; holan, garbi‑garbi eta akats barik helduko zaree Kristoren egunera, zintzotasunezko frutuz beterik, Kristo Jesusen bitartez, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.              

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 3, 1‑6)

       Tiberio errege nagusi zala, haren erregetzaren hamabosgarren urtean, Pontzio Pilato Judeako agintari zala, eta Herodes Galilean erregeordeko egoala, eta Filipo ‑haren anaia‑ Iturea eta Trakoni lurraldean erregeordeko, eta Lisania Abilenen erregeordeko, eta Anas eta Kaifas abade nagusi zirala, Jaungoikoaren berbea etorri jakon basamortuan Zakariasen seme Joani.

            Eta Jordan inguru guztian, bihozbarritzeko bateoa iragarten hasi zan, pekatuen parkamenerako, Isaias profetaren liburuan idatzita dagoan lez «Abots bat oihuka dabil basamortuan urratu egizue bidea Jaunarentzat, zuzendu Haren bidezidorrak; goratu daitezala ibarrak, beheratu mendi eta tontorrak; bardindu daitezala konkorrak, zelaitu aldatzak. Eta ikusiko dabe guztiek Jaungoikoaren salbamena».        



No hay comentarios: