Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 1 de enero de 2013

Hamabi pista eta hiru bertso 2013 urteari begira



Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu. Agertu deizula Jaunak bere arpegia, eta emon  bere bakea.           (Zenbakiak 6)



Eskertu iragana
Bizi oraingoa,
Bakearen alde pausutxo bat (Martxoak 9 Ziortzara)
Izan bihotz Jaunagan. Aleluia! 
 
Irakurri egunero ebanjelioa, 5 minutu sikeran
Errogatiba Urkiola: ontasuna erein egunero
Caritas: hurreratu pobrearengana,
Umore onaz jantzi bizia 
 
Parkatu eta parkamena eskaini
Arratiako Eleizearen Eguna: ebanjelioa sakondu eta zabaldu
Esperantza indartu
Jesus bide lagun
 
Agur urte bat, barria dator
kanta “urte barri barri”,
joan jakuna gogoz eskertu
ondo_etorri barriari;
bake bidean emon pausua
Ziortzara Bolibartik,
gure uste ta konfiantza
jarri Jaunagan bakarrik.


Barri Onaren irakurketan
bost minutu egunero
Urkiolara errogatiban
joateko pozik gero.
Uda sasoian umorez bete
trikia eta pandero
ermita eta santu guztiei
errezatuz bero bero.
 
Pobrea eta apala dana
inoiz ez dagigun saldu,
elizan eta gero etxean
fededun legez azaldu,
esperantza ta maitetasuna
indartu eta ez galdu:
Jesus laguna ta barri ona
sakondu eta zabaldu.


No hay comentarios: