Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 28 de enero de 2013

Esteban Manterola abadea gogoratu dau Zeanurik domekan

Bego Manterola argazkia
Domekan, urtarrilaren 27an, goizeko 11.30etan, Zeanuriko Andra Mari Elizan esker oneko mezea ospatu da Esteban Manterola abade zeaniztarrek 100 bete dituala ospatzeko. Argazkian ezkerretan ikusten dogu, bere aitak 100 urte bete zituala eta, Ipiñako Santiago Apostoluaren parrokian ospatu zan mezatan. Hona Diman joan dan domekan kanta ziran bertsoak Estebanen omenez. Baita ere Zeanurin emon zan aurkezpena.



hamabi garren urtean
gabonillaren hogeitabosta
Natibitate egunean
Altzuste auzoko baserri baten
Lezea deitzen dan etxean
ama Margari negar-pozetan
aita Antonio baztarrean,
arratsaldeko zazpirak ziren
mundura argitu zanean.

Esteban abadetuta
Angune auzotik seminariora
ume koskor baten eran
lehenengo urteak Artean eta
gerokoak hor Araban
lurralde horretan Obispo Jauna
Mateo Mujika ei zan
hogeitahamasei, gerra aurreko,
bagillak eguna seian
Gasteizeko katedralean
ordenau zan Don Esteban.

Gerra garaian Araba aldean
hasi zenuen karrera,
hiru bat urte egin ondoren
Bolibar zure aukera
indar biziaz babestu zendun
fede sendoko jarrera
musika arloan organista lez
maixu argia gainera
hamabi urte egin ostean
                                                      agertu ziñen Dimera.

Ipiñako eskolako lagunekaz
Parroko jauna ni monagillo
joaten nintzen mezatara
garai hartako sermoi sutsuak
sortzen euskuen ikara
baina ate-joka zetorrenari
lagundu edozertara
gizalditxo bat osaptu dozu
gizon zintzoen erara
hartu egizu guztion partez
esker onen besarkada.

Dima, 2013-01-20







Zeanuriko mezatan egon ziran abadeak


No hay comentarios: