Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 17 de enero de 2013

Arratiako KT parrokia arteko batzarra


Bedia, Dima, Lemoa eta Igorreko Katekesiko ordezkariak batu ziran atzo eskualdeko katekesiari errepasoa egiteko eta aurrera pausuak zehaztuteko.



Otoitz txiki bategaz hasi zan batzarra.

Bikaritzako mahaian ordezkaria dan Arantzak hango dokumentu bat aurkeztu eban eta batzarrean landu, osatu eta aberastu zan.

Ontzat emon zan dokumentua puntu batzuk gehituz:

-katekisten batzarretan haurtzaindegi zerbitzua eskeintzea
-Arratiak sortu dituan materialak konpartitzea: partxisa, gurasoek lantzeko liburutxoak...
-bikaritzako helburuak onartzea gure errealitatea eta erritmoak kontuan hartuz.

Beste puntu batzuk be landu ziran:

- Bakearen aldeko ibilaldia Bolibartik Ziortzara, martxoaren 9an egingo dana, Bikaritza mailan onartu eta bultzatzea
- Komunio osteko taldetxoen taldeen batzar bat antolatzea: Bedia, Lemoa, Igorre eta Zeanuriko taldeen partehartzeaz.
- Garizuma aldiko gogoetak emoteko izenak proposatzea...
- Gabon Jaia ebaluatu labur labur.

Kontuan izan Arratiako KT izeneko material biltegi bat sarean dagoela danon eskuragarri.

Eta etxean egindako bizkotxo gozo gozo batzuk janda amaitu zan batzarra.

No hay comentarios: