Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 6 de diciembre de 2011

Andra Mariaren Sortze Garbia eta Seminario Eguna

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.

 


ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
SEMINARIOAREN EGUNA
« Lanerako prest”  “ Manos a la obra”

 

HASIERAKO OHARRA


          Gaur, Elizak Mariaren aparteko gomuta egiteko dei egiten deusku eta Sortze Garbiaren jaia ospatuz, Abendu aldiko bizipena aberasteko aukerea dogu. Abendu aldiko Amabirjinak erakusten deuskunez, merezi dau Jesukristo onartzea eta, gero, mundu guztiarentzako salbamenezko opari lez eskeintzea.
          Poz eta itxaropenez beteta, seminarioaren eguna ospatzen dogu, izenburu honegaz: Lanerako prest – Manos a la obra. Aurtengo kartela eskuetara, hain zuzen be abade baten eskuetara, begiratzeko deia da: jasoten daben eskuak, eskaintzen daben eskuak, esku hutsak, esku beteak, esku otoizlariak, esku langileak... dira.
          Eskatu deiogun Jaunari abadetzarako bokazinoak, esku ugarigaz, emon deiguzala, alkarteak zerbitzatu daiezan eta Jesukristoren izenean buru izan daitezan.

ABESTIA: Maria sortu zinan…


ABADEAREN AGURRA

Maria Birjinaren Baietzaz,
bere etxea gure artean jarri eban
bakearen Jaungoikoa
egon bedi zuekin. 

DAMU OTOITZA

          Bakuntasun eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau pozez ospatzeko behar dogun parkamena.

§         Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
§         Zeu zara beteten dan Agintzariaren Jaungoikoa. KRISTO, ERRUKI.
§         Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.

Aintza

   Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.

HITZAREN LITURGIA

Gn 3, 9-15. 20:
   Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker onez.


Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa
            Salmoa kantatuz,  abestu deiogun Jainkoari kantu  barria, gu salbatzen ari dalako

            “ Kanta Jaunari, kantu barri”...

Ef 1, 3-6. 11-12:
   Jainko Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara. Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.

Lk 1, 26-38:
   Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.

   "Aleluia"

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.

§         Elizearen alde. Mariaren antzera, Jaungoikoak beragandik espero dauanari erantzuten saiatu daitela egunez egun, eta Barri Onaganako eta pobreenganako leialtasunean bizi daitela. Egin dagigun otoitz.

§         Triste, oinazetan eta itxaropen barik dagozanen alde, gehien behar gaituenen ondoan egon gaitezan eta Jaungoikoak gizon eta emakume guztientzat gura dauan zuzentasuna gauzatzeko konpromisoa hartu daigun. Egin dagigun otoitz.

§         Bizkaiko Eliza honetako abadegaien alde. Eskuzabalak  izan daitezen euren eskeintzan eta misinoan eurekin alkarlanean  jardungo dogunon laguntza aurkitu daien gure alkarteetan. Egin dagigun otoitz. .

§         Eukaristia hau ospatzen dihardugunon alde. Maria lez, adi egon gaitezala besteen beharrizanen aurrean eta gure bizitza gehien behar dabenen aldeko zerbitzu bihurtu dagigula. Egin dagigun otoitz.

          Zure indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

 

 

OHARRA DIRU BATZEARI


          Gaur batzen dan dirua Elizbarrutiko Seminarioarentzat izango da, abadegaien heziketea aurrera eroan dagian eta gure Elizan abade izateko aukerea aztertzen diharduenei Bokazino Pastoraltzan lagundu deien. Eskerrik asko eskuzabalak izateagaitik.

JAUNARTZEAREN OSTEAN






Hemen naukazu, Jauna.
Zeure eskuetan jarten naz,
Mariaren antzera.

Zure izenean,
gura dozun lekura joango naz,
Zeu zaralako
huts egiten ez dauan itxaropena.

Egin nagizu zure fedearen lekuko,
ilunpetan dabizanak argitzeko
eta lur jota dagozanak sustatzeko.


 



 

 


AZKEN OHARRA
   Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.

                 “Ama maite Maria...”         







ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
SEMINARIOAREN EGUNA
« Lanerako prest”  “ Manos a la obra”

 

HASIERAKO OHARRA


          Gaur, Elizak Mariaren aparteko gomuta egiteko dei egiten deusku eta Sortze Garbiaren jaia ospatuz, Abendu aldiko bizipena aberasteko aukerea dogu. Abendu aldiko Amabirjinak erakusten deuskunez, merezi dau Jesukristo onartzea eta, gero, mundu guztiarentzako salbamenezko opari lez eskeintzea.
          En este clima de alegría y esperanza,  celebramos también el día de nuestro seminario, con el lema: “Manos a la obra – Lanerako prest”. El cartel de este año nos invita a fijar nuestra mirada en las manos, en concreto en las manos sacerdotales: manos que reciben, manos que ofrecen; manos vacías, manos llenas; manos que oran, manos que trabajan…
          Pidamos al Señor que nos bendiga con  vocaciones  sacerdotales,  manos   para servir a las comunidades y presidirlas en nombre de Jesucristo.

         

ABESTIA: Maria sortu zinan…


ABADEAREN AGURRA

Maria Birjinaren Baietzaz,
bere etxea gure artean jarri eban
bakearen Jaungoikoa
egon bedi zuekin. 

DAMU OTOITZA

          Bakuntasun eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau pozez ospatzeko behar dogun parkamena.

§         Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
§          Tú eres el Dios de la Promesa que se cumple. KRISTO, ERRUKI.
§         Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.

Aintza

   Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.

HITZAREN LITURGIA

Gn 3, 9-15. 20:
   Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker onez.
            En el libro del Génesis, se nos narra a través de unas imágenes, cómo el hombre se aparta de Dios; pero Dios sigue ofreciendo su salvación.
Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa
            Salmoa kantatuz,  abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako
            Con las palabras del salmo, cantamos a nuestro Dios. El, a pesar de nuestras infidelidades, viene a salvarnos.
            “Kanta Jaunari, kantu barri”

Ef 1, 3-6. 11-12:
   Jainko Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara. Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
            San Pablo alaba a Dios porque nos ofrece su salvación. Todo es una historia de amor.
                                                                       
Lk 1, 26-38:
   Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.
            Toda la vida de María, es un “SI”, a la voluntad de Dios. De esta forma, aparece Jesús en el mundo.
   "Aleluia"
                                                                          

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.

§         Elizearen alde. Mariaren antzera, Jaungoikoak beragandik espero dauanari erantzuten saiatu daitela egunez egun, eta Barri Onaganako eta pobreenganako leialtasunean bizi daitela. Eskatu deiogun Jaunari.

§         Por las personas que sufren o viven sin esperanza. Por las mujeres sometidas a  todo tipo de vejación y muerte. Por la paz en nuestro pueblo. Que todos los cristianos nos impliquemos activamente, para hacer posible la Justicia de Dios en la vida de todas las personas. Eskatu deiogun Jaunari.

§           Por los seminaristas de esta Iglesia de Bizkaia. Para que sean generosos en su entrega, y encuentren en nuestras comunidades el apoyo de quienes vamos a vivir con ellos una misión compartida. Eskatu deiogun Jaunari.

§         Eukaristia hau ospatzen dihardugunon alde. Maria lez, adi egon gaitezala besteen beharrizanen aurrean eta gure bizitza gehien behar dabenen aldeko zerbitzu bihurtu dagigula. Eskatu deiogun Jaunari.

          Zure indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

 

OHARRA DIRU BATZEARI


          Recordad que la colecta de hoy estará destinada a nuestro Seminario Diocesano, con el fin de que pueda cumplir con su tarea de formar a los futuros presbíteros y acompañar en la Pastoral Vocacional a quienes se plantean la posibilidad de ser curas en nuestra Iglesia. Gracias por vuestra generosidad.

JAUNARTZEAREN OSTEAN



Hazme testigo de tu fe,
para alumbrar
a quienes andan en tinieblas,
y animar a cuantos estén abatidos.

Hazme testigo de tu amor,
para extender tu fraternidad
por todo el mundo.

Aquí me tienes, Señor, envíame.
Pon tu Palabra en mis labios,
tu agilidad en mis pies
y tu tarea en mis manos.

 
 


Hemen naukazu, Jauna.
Zeure eskuetan jarten naz,
Mariaren antzera.

Zure izenean,
gura dozun lekura joango naz,
Zeu zaralako
huts egiten ez dauan itxaropena.
         
Egin nagizu zure fedearen lekuko,
ilunpetan dabizanak argitzeko
eta lur jota dagozanak sustatzeko.

AZKEN OHARRA

   Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
            María será siempre para nosotros un ejemplo de seguimiento a Jesús. La celebración de esta fiesta, nos anime a vivir nuestra vocación cristiana.
                 “Ama maite Maria...”         







IRAKURGAIAK
Abenduak 8
Gn 3, 9-15. 20

Genesis liburutik
Jaungoiko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Eta harek erantzun: «Baratzean ibilten asmau zaitut, eta bilosik nengoalako, bildurrez
gorde egin naz». Jaunak orduan: «Eta nok esan deutsu bilosik zengozana? Jatea galazo neutsun zugatzetik jan al dozu?» Gizonak erantzun: «Lagun ipini deustazun emakumeak emon deust haretatík, eta nik jan» Orduan Jaungoiko Jaunak esan eutson emakumeari
«Zer egin  dozu?»  Emakumeak  erantzun:  «Sugeak
atzipetu nau, eta nik jan».
Orduan Jaungoiko Jaunak sugeari esan eutson: «Hori egin dozulako,
madarikatua izango zara abere guztien eta landako piztia guztien artean; sabel-ganean ibiliko zara, narraz; zure bizitzako egun guztietan hautsa jango dozu.
Hasarrea sortuko dot zure eta emakumearen artean, zure jatorriaren eta harenaren artean; honek buruan emongo deutsu, zuk orpotik helduko deutsazunean”
Gizonak emazteari “Eba” jarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.


97. salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigarri
Kanta Jaunari kantu barrí,
egin bai ditu hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.  
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.
  
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.  



Ef 1, 3-6.11-12
San Paulo Apostoluak Efesotarrei
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesukristo gure Jaunaren Aita, Espirituaren era guztietako bedeinkapenez zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Haregan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen, bere aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-orde izateko,
Jesukristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez; bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera gorespenez bete dagian.
Kristogan oinordeko gara geu ere; horretara deituak izan gara, gauza guztiak Berak nahi dauanez egiten dituenaren erabagiz. Eta Kristogan uste on izan genduanok, Jainkoaren aintzaren gorespen izango gara.


Ebanjelioa Lk 1, 26-38

Aleluia  Lk 1, 28b.42b

Poztu zaitez, María, graziaz bete hori:
Jauna zugaz;
bedeinkatua zu emakumeen artean

Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Nazaret deritxon Galileako herri batera, birjina bategana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan birjinea, eta María eukan izena
Aingeruak, haren etxean sartuta, esan eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zugaz». Ikaratu egin zan María, berbok entzutean, eta pentsetan jarri zan zer izan ete eitekean halako agurra.
Aingeruak, orduan: «Ez izan bildurrik, Maria Jaungoikoaren ederra aurkitu dozu. Begira, sabelea sortu eta semea izango dozu; eta Jesus ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-Goikoaren Semea deituko deutsoe; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabide errege-aulkia emongo deutso; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango».
Baina Mariak orduan aingeruari: «Zelan izan leiteke horí? Nik ez dot gizonik ezagutzen-eta». Eta aingeruak: «Espiritu Santua jatsiko da zugana, eta Goi-Goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu horregaitik, zugandik jaioko dan Santuari Jaungoikoren: Seme deituko deutsoe. Hara, Isabel zure lengusine ere, bere zahartzaroan, seindun dago; eta harako agorra zalako a, seigarren hilabetean aurkitzen da, Jaungoiakoarentzat ez dago ezinezkorik ezer-eta».
Mariak orduan: «Hona hemen ni, Jaunaren mirabea jazo bekit zeuk dinozun lez». Orduan aingeruak itzi egin eban.