Baionako Katedraleko klaustroan |
ZEANURIKO ANDRA MARI PARROKIA BELOKEKO AMAREN AURREAN
Hona hemen egun zoragarri baten kronika laburra argazkitan.
-Belokeko monastegia, Aita Marcel Etchehandy Belokeko lekaidearen eskutik.
-Meza Santua,
-Hamaiketakoa,
-Baionako katedrala, aita Piarres Handiazabal kalonjearen laguntzaz, eta karrikak
-Bazkaria Oiartzuneko jatetxe batean, eta
-Paseoa Hondarribitik.
ZEANURIKO ANDRA MARI PARROKIA
BELOKEKO AMAREN AURREAN
2011-10-12
SARRERA
Egun on guztioi. Gaur Zeanuriko eliztarrak
Belokeko Amaren ondora etorri gara otoitzean eta alkartasunean. Bere bendizioa
jaso gura dogu Jesusen bidean zintzo irauteko, herrigintzan arduratsu ekin eta gure
herrian bake egile izateko.
Jainkoaren guraria, betidanik, gizakia
salbatzea izan da. Gizakiaren salbamena Jainkoarekin bat egitean dago. Beste ezerk ez inork ezin gaitu
salbatu, Jainkoak baino.
Jai-giro
alaian, hasi eta ospatu daigun Meza santua.
SARRERAKO ABESTIA
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure helburuak eta ametsak beti
joaten dira gure egintzak baino urrinago; apaltasun guztiaz autortu daigun
geure ezina eta geure pekatua:
- Jesus Jauna, gu salbatzearren Maria
Birjinagandik jaio zinana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, heriotza ondoren zeure Ama
zerura jaso zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, behartsu eta pekatarion itxaropena
zareana. ERRUKI, JAUNA.
OTOITZA
Jainko
Jauna,
zeuk
eratu dozu zure Semearen Ama
gure
Ama eta Zaindari;
emon
egiozu zure herriari
haren
zaindaritzapean bizi izatea
eta
bake iraunkor batez poztea.
Zure
Seme Jesukristo...
HITZAREN
LITURGIA
Is 7, 10-14:
Jesus jaio
baino 700 bat urte lehenago, "Emanuel"-en profezia iragarri eban
Isaias profeteak. "Jaungoikoa
gurekin" izango da Jesus.
Isaias Profetaren liburutik
Egun hareetan, Jaunak hauxe esan eutson Akaz‑i «Eskatu egiozu Jaunari,
zeure Jaungoikoari, ezaugarri bat zeuretzat, nahiz lurraren barruan, nahiz
zeruen goienean». Eta Akaz‑ek : «Ez deutsat eskatuko, ez dot tentatuko Jauna».
Orduan Isaiasek: «Entzun, Dabiden etxe horrek: Gitxitzat ahal daukazue
gizonentzat aspergarri izatea? Jaunarentzat ere aspergarri izan behar ete
dozue? Horregaitik, Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria. Begira, birjinea
seindun dago, eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izena, hau da:
"Jaungoikoa gugaz"».
Erantzun-Salmoa: 23.
Salmoa
Salmo honetan,
Jainkoaren toki santura sartzeko behar diran baldintzak, azaltzen ditu fededun
batek.
"Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti”
-Jaunarena da lurra eta
lurra beteten dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.
- Jaunaren mendira nork
igongo?
Haren toki santuan nor egongo?
Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituana,
uskerietara joten ez dauana.
Mt 1, 18-24:
Lehenengo
irakurgaian entzun ditugun berbak, Mariagan beteko dira. Mariaren sabelean
haragi egingo da Jaungoikoaren Semea.
Jesukristoren Ebanjelioa San
Mateoren liburutik
Jesukristoren jaiotzea onan izan zan: Jesusen ama Maria, Josegaz
ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino lehen, seindun
aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa zalako
eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi, ixilka itzi eta joatea erabagi eban.
Baina, asmo hori gogoan erabilala, Jaungoikoaren aingerua agertu jakon
amesetan, eta esan eutson: «Dabiden seme Jose, ez izan bildurrik, Maria zure
emaztea etxean artzeko; sabelean daroan umea Espiritu Santuagandik dator‑eta.
Semea izango dau, eta zuk Jesus ezarriko deutsazu izena, horrek salbauko
daualako bere herria pekatuetatik».
Guzti hau jazo zan, Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete zedin:
«Begira, birjineak sabelean sortu
eta semea izango dau,
eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena,
hau da, «Jaungoikoa gugaz».
Jaunak esana!
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Maria Jaungoikoaren ondoan gure alde
daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:
- Eleizearen alde: Mariaren antzera, gaurko
munduan, itxaropenaren ezaugarri izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Geisoen eta behartsuen alde, espetxeratuen
eta erbesteratuen alde, bakarrik eta nahigabe artean bizi diranen alde: euren
ingurukoen maitasuna eta zeruko Amaren laguntza gozau dagiezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gure Zeanuriko
herriaren alde eta Belokeko benidatarren alde: alaitasunean, solidaritzan eta
bakean bizitzeko guztiok ahalegindu
gaitezan eta horretarako Zeruko Amaren laguntza izan daigun. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Gure famili, gure lagun eta gu guztion alde:
Jaungoikoak bere maitasunean eta zeruaren itxaropenean zaindu gagizan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Jauna, ezarri egizu gure
bihotzetan Andra Mariaren esker onezko kantua; Zuk guretzat egunero egiten
dituzun miragarriak eskertzen jakin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
OPARI-GAINEKOA
Zure
ontasunak, Jauna,
Zeanuriko
parrokiko eta Belloc monastegiko
Andra
Mariaren Zaindari dogun
zure
Semearen Amaren laguntzak
egin
dagiela opari hau
garapenaren
eta bakearen erakarle
bai
guretzat eta baita gure herriarentzat ere.
Jesukristo.
ANDRA MARIAREN IV. PREFAZIOA
Andra Maria, poztasunaren eta
itxaropenaren ezaugarri
A/. Jauna zuekin.
E/. Eta zure
espirituarekin.
A/. Gora bihotzak.
E/. Jaunagan
daukaguz.
A/. Eskerrak
Jaungoiko gure Jaunari.
E/. Egoki da eta
zuzen.
Egoki da, bai, Zuri
eskerrak emotea,
ona da zure aintza
gorestea,
Aita guztiz santu,
Jaungoiko
ahalguztidun betikoa.
Goretsia Zu, eta
bedeinkatua,
Jesukristo zeure
Semearen bitartez,
Andra Maria Birjina
dohatsuaren jaiegun (oroipen) honetan.
Beronek, zure mirabe
apal izanik,
zure hitza entzun eta
bere bihotzean gorde eban;
erospen-misterioan
miragarriro bat eginik,
otoitzean iraun eban
apostoluekin,
Espiritu Santuaren
zain egozan bitartean,
eta orain argi egiten
deusku gure bidean
poztasunaren eta
itxaropenaren ezaugarri izanez.
Zure ontasunaren
dohain honengaitik,
aingeru eta santuekin
batean,
zure goralpenak
(esaten) abesten ditugu:
SANTU, SANTU, SANTUA,
DIRAN GUZTIEN JAINKO
JAUNA.
ZERU-LURRAK BETERIK DAUKAZ ZURE DISTIRAK.
HOSANNA ZERU
GOIENETAN!
BEDEINKATUA JAUNAREN IZENEAN DATORRENA.
HOSANNA ZERU
GOIENETAN!
AZKEN
OTOITZA
Jainko
ahalguztiduna, sendotu gagizuz
Mariaren
jai egun honetan
ospatu
ditugun misterio honeen sinismenean,
eta
Birjiña Mariagandik jaiotako
Zure
Seme Jesukristo
Jainko
eta benetako gizon autortzen dogun ezkero,
emoiguzu
bere mezulari ta autorle izatea lurrean
eta
zeruko pozetara heldu ahal izatea. Jesukristo.
AZKEN AGURRA
Mariaren
Jaia ospatu dogu. Zeruko Amari geure maitasuna eta esker ona agertu deutsaguz.
Berak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.