Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 15 de septiembre de 2011

Arantzazu aukeratu dau ETBk euskal meza emoteko urrian


Arratiako Arantzazu herriko San Pedro Apostolua parrokia aukeratu Euskal Telebistak mezea grabatu eta emoteko urriko lehen hiru asteetan zehar.

ETBrako lan honeek prestatzen dituan lan taldea lehengo egunean egon zan Arantzazun grabazio honeek prestatzeko eta herriari buruzko dokumentazioa jasoteko.

Hiru zapatutan (urriak 1, 8 eta 15a) arrastiko 7etan grabatuko da mezea. Hurrengo domekaz, goizez, emitituko da Euskal Herri osorako.

Hau dala eta, Arantzazun domekako mezea kendu egingo da eta Igorreko Andra Mari parrokian bezperakoa.