Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

martes, 20 de septiembre de 2011

Zure apurra guretzat urrea: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan

Uda joan da eta udazkena datorkigu, naturak bizia metatzen duen garaia, gure basoak kolore anitzez janzten diren sasoia.

Espero dut Cáritasen familia handi hau osatzen dugun guztiok indarberriturik eta esperantzaz beterik egotea, aurrean dugun ekitaldia gogorra izango baita.

Bizi dugun egoera nahasi hau, segur aski etorkizun ezberdin baten hazia izango dena, modu berezian nabarmentzen da gure Harreretan eta gure zerbitzu guztietan; izan ere, gero eta pertsona gehiago etortzen zaigu eta gero eta larriagoak izan ohi dira erantzun beharreko kasuak.


Caritasen Elizbarrutiko Kontseiluaren azkeneko batzarrean honako ondoriora iritsi ginen: ezin dugu beste aldera begira geratu, errealitate honek ahalegin handia eskatzen baitigu, jendeari arreta emanez eta salaketa eginez, jakinik betiere ahal dugun tokiraino iritsiko garela.

Horregatik, erakunde mailako Kanpaina ziklo berri bat aurkeztuko dizuegu laster, “gizarte-eredu berri baterantz” bideratuko dena; horren harira, gure kristau elkarte guztiei eta Bizkaiko gizarte osoari parte hartzeko eskaria egin nahi diegu, goiburu honekin: Zure apurra, guretzat urrea”.

Bi urte baino gehiago ari gara krisiaren aurrean elkartasun eske, eta emaitza esanguratsuak lortu ditugu. Horri esker, maila handiko lana egin dugu.

Baina denborak nekea dakar eta erosotasuna, eta horri guztiari ihes egin behar diogu gure ahaleginaren poderioz, Aitaren borondatea egin zuen semearen antzera, bere gain hartutako zama astuna zela adieraziz.

Zeregin horretan Jainkoa izango dugu lagun, bere Espirituaren indarra emanez.

El verano deja paso al otoño, tiempo en el que la naturaleza comienza su acumulación de vida, que se manifiesta con esa sinfonía de colores que cubre nuestros bosques.

Deseo que nosotras, las personas que formamos la gran familia de Cáritas, hayamos -por el contrario- hecho acopio de energías y esperanzas renovadas para afrontar un curso que se nos presenta duro.

La situación general tan desconcertante que vivimos, germen sin duda de un futuro diferente, se concreta en nuestras Acogidas en especial y en todos nuestros servicios en un incremento del número de personas y en una mayor gravedad de los casos que atender.

En su última reunión, nuestro Consejo Diocesano de Caritas concluyó que no podemos mirar para otra parte y que esta realidad nos exige un esfuerzo en la atención y en la denuncia, siendo conscientes de que llegaremos hasta donde podamos.

Por ello, y coincidiendo también con un nuevo ciclo de Campañas institucionales “hacia un nuevo modelo social” que os iremos presentando, vamos a solicitar la participación de nuestras comunidades cristianas y de la sociedad de Bizkaia con el lema: “Tu poco es mucho”.

Llevamos más de dos años pidiendo solidaridad frente a la crisis, con unos resultados relevantes. Gracias a ello, la labor realizada alcanza notables dimensiones.

Pero el tiempo produce fatiga y acomodo, que tienen que ser esquivados con nuestro esfuerzo, a ejemplo del primero de los hijos que hizo la voluntad del Padre, manifestando el peso de la carga.

El Señor nos acompaña en esta tarea con la fuerza de su Espíritu.

Mikel Ruiz, Caritaseko zuzendaria