Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 30 de mayo de 2017

Pentekoste

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  


                                         

PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.
            Jesusek  agindutako agintzaria edo promesa, betetzen da gaur: “Nire ordezko bat bialduko deutsuet, Espiritu Santua”.
            Eukaristia honetan parte hartzen dogunoi Jesus Jaunak bere Espiritua emongo deusku, bere antzeko izan gaitezan eta bere antzera jokatu dagigun.
            Elizeak gaur baita, Ekintza Katolikoaren eta Laiko Apostolutzaren eguna ospatzen dau. Dei egiten jaku danoi apostolu izan gaitezan, kristau, munduaren bihotzean.

Prestatu dagiguzan gure bihotzak Espiritu Santuaren arnasa askatzailea pozik onartzeko.
           
            "Zeru-lurren Egile zaran..."

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

             Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.

URAz bedeinkatzea


Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

Ikasleak afaltokian lez, prestatu gaitezan Espiritu Santua hartzeko.

- Aitarengana joatean, Espiritu Santuaren etorrera agindu dozun Jesus Jauna:. Erruki,  Jauna
- Aitarekin eta Espiritu Santuarekin bizi zarana: Kristo, Erruki
- Elizarentzat bizi-iturri zaran Jesus biztua: Erruki, Jauna

HITZAREN LITURGIA


Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

"Zure arnasa ..."

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Espirituak eraginda, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Jesukristoren bitartez:

          - Jesus Jauna, kurutzean zengozala, zure saihetsetik odola eta ura isuri zenduzan:  Bialdu eiguzu Espiritu bizi‑emoilea.  Eskatu deiogun Jaunari.

          - Jesus Jauna, Espirituaren bitartez gauza guztiak barriztatzen dozuz: Osatu egizuz geisoak, poztu  nahigabetuak, salbau guztiak.  Eskatu deiogun Jaunari.

          - Jesus Jauna, kristau izena daroagunok, Bateoaren bitartez zeure Eliza bakarrean alkartu nahi izan gaituzu: Egizu, sinistedunok, Espirituaren laguntzaz, bihotz bat izan  gaitezala eta alkartuta jokatu dagigula beti. Eskatu deiogun Jaunari.

          - Eukaristia ospatzeko batu garanon alde; Espirituak lagundu deigun Eleizako kide izaten eta Ebanjelioaren poza iragarten eta bizitzen.  Eskatu deiogun Jaunari.

            Pazko‑aldia amaitzen dogun egun honetan, emoiguzu, Jesus Jauna, zure Espiritua. Berak lagundu deiskula zure ikasle zintzo izaten eta zure erreinuaren alde lan egiten. Errege bizi zara‑ta, gizaldi eta gizaldietan. Amen.



AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.


            "Zeru-lurren Erregina."





 

                                      


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.
            Jesusek  agindutako agintzaria edo promesa, betetzen da gaur: “Nire ordezko bat bialduko deutsuet, Espiritu Santua”.
            El Espíritu Santo que recibieron los apóstoles de la Iglesia naciente, es el mismo Espíritu que un día recibimos en nuestro bautismo, y el mismo que hoy Jesús Resucitado sigue derramando sobre nosotros, para animar nuestro caminar creyente y renovar nuestro compromiso cristiano.
Elizeak gaur baita, Ekintza Katolikoaren eta Laiko Apostolutzaren eguna ospatzen. dau. Dei egiten jaku danoi apostolu izan gaitezan, kristau, munduaren bihotzean.

Prestatu dagiguzan gure bihotzak Espiritu Santuaren arnasa askatzailea pozik onartzeko.
            "Zeru-lurren Egile zaran..."

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

             Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.

URAz bedeinkatzea


Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

Ikasleak afaltokian lez, prestatu gaitezan Espiritu Santua hartzeko.

- Aitarengana joatean, Espiritu Santuaren etorrera agindu dozun Jesus Jauna:. Erruki,  Jauna
- Aitarekin eta Espiritu Santuarekin bizi zarana: Kristo, Erruki
- Elizarentzat bizi-iturri zaran Jesus biztua: Erruki, Jauna

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
            El Espíritu llena la casa y hace  a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu  y  seamos testigos de la Buena Noticia de Dios

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua
            Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas
"Zure arnasa ..."

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko.  Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
            El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios;  pues un mismo espíritu nos unifica a todos.

Jn 20, 19‑23:
           
            El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Una nueva creación es inaugurada: a imagen de su Padre insuflando la vida al primer hombre, Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.
            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik oihukatu daigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Espirituak eraginda, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Jesu‑kristoren bitartez:

          - Por quienes formamos la Iglesia, para que, unidos en co­munión y en corresponsabilidad, respondamos a la llamada a evangelizar y hagamos presente la alegría del Reino.  Eskatu deiogun Jaunari.

          - Por los más pobres de nuestro mundo: excluidos, refugiados, víctimas de la violencia, inmigrantes, parados...; para que su grito sea escuchado por los gobernantes y provoque en nosotros una reac­ción de solidaridad y compromiso por la justicia.   Eskatu deiogun Jaunari.

          - Jesus Jauna, kristau izena daroagunok, Bateoaren bitartez zeure Eliza bakarrean alkartu nahi izan gaituzu: Egizu, sinistedunok, Espirituaren laguntzaz, bihotz bat izan  gaitezala eta alkartuta jokatu dagigula beti. Eskatu deiogun Jaunari.

- Eukaristia ospatzeko batu garanon alde; Espirituak lagundu deigun Eleizako kide izaten eta Ebanjelioaren poza iragarten eta bizitzen.  Eskatu deiogun Jaunari.

            Pazko‑aldia amaitzen dogun egun honetan, emoiguzu, Jesus Jauna, zure Espiritua. Berak lagundu deiskula zure ikasle zintzo izaten eta zure erreinuaren alde lan egiten. Errege bizi zara‑ta, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.
            Concluye la celebración, pero el Espíritu Santo sigue con nosotros. Dejémonos conducir por él de modo que nuestra vida transmita la alegría de la fe cristiana y el ánimo para hacer este mundo más humano.

            "Zeru-lurren erregina.."






PENTEKOSTE DOMEKEA




Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran
eta berba egiten hasi.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 1-11)

            Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakoitzaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten eutson lez.
            Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egiten entzuten eutsen-eta.
            Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al dira guztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirane inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetan entzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».

Erantzun-salmoa Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34

Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituarazo lur-azala.

edo      Aleluia.

Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriarazoten dozu.

Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa.



Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara  bateatuak,
gorputz bat bakarra egiteko.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 12, 3b-7, 12-13)

            Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak eraginda ez bada.
            Era askotakoak dira dohainak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakoitzari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohainak.
            Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.



Aitak Ni bialdu nauan lez,
holantxe bialtzen zaituet Nik zuek:
Hartu egizue Espiritu Santua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-23)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
            Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bidaltzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».
 
 

No hay comentarios: