Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 28 de mayo de 2017

Ondo etorri errefuxiatuak eta kultura erlijiosoa

Arratiako herri baten gertatu barri da. Herriko "Ondo etorri erefuxiatuak" alkartasun eta gogoeta eguna eratu dau, ekintza txalogarria. "Arroces del mundo" horren antzekoa edo. Baina...

Bai, herri eta nazio ezbardinetako etorkin eta errefuxiatuak gonbidatu dabez.
Hitzaldiak. Ipuinak. Testigantzak.
Otordua prestatu, bakoitzak bere estilora gero danon artean konpartitzeko.
Baina...
Gogoratu ez islamdarrak Ramadán egiten dabela egunotan
eta alperrik izan dira gonbidatuak.
Hareek eguna gautu arte ez dabe ezer jango-eta.



Detaile txiki bat egunaren asmo ona ezabatzen ez dauena.
Eta kultura erlijiosoa beharrezkoa da.
Gure gizarte akonfesional eta laikoan holakoa gauzak ez doguz aintzat hartzen.
Baina alkartasunak personaren izarea ezagutu eta errespetatzera eroan beharko...
Oinarrizko kultura erlijiosoa ondo datorkku guztioi.
Gu fededun, fede bako edo bilatzaile izan.
Guztioi.

No hay comentarios: