Domekan Familia Ospakizuna

sábado, 2 de abril de 2011

Joxe Arregi Arratian: argazkiak

Berbaldi gozoa bezain interesgarria Jesukristori buruzkoa emon euskun Joxe Arregi teologoak Igorren, Arratiako Elizak antolatutako Garizuma zikloaren barruan. Itziar Etxebarriak gidatu eban hasierako otoitzaldia, kantuz emon zana. Ondoren Esteban Orbek egin eban teologo euskaldunaren aurkezpena. Arregik Jesukristoren Barri Ona XXI. mendean gaia azaldu eban. Amaitzeko itaun erantzunak izan ziran.




Arratiarrek gogotsu erantzun eutsen inbitazio honi eta ehun pertsonatik gora alkartu zan Igorreko Parrokiko lokaletan arretaz jarraitzeko azalpena. Datorren barikuan, gogoratu eben amtolatzaileek, Asis sareagaz batera otoitzaldia izango da arrastiko 7.30etan, eta zapatuan, Ziortzako Bakearen aldeko III Ibilaldia.

 
Entzuleak adi adi...

... Joxe Arregiren azapenak jarraituz






La Cristología de Joxe Arregi traducida al castellano

No hay comentarios: