Igorreko KT02 taldekoak bateo harriaren inguruan ur bedeinkatua jasoten. Zer dala-eta hau ba?
Kurtso hasiera: Jesusegaz + gara
martes, 31 de enero de 2017
lunes, 30 de enero de 2017
Irten periferiara Salir a las periferias: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Bi
irudi ausart eta harrigarriz eman du aditzera Jesusek zer iritzi duen bere
jarraitzaileez eta zer espero duen haiengandik. Ez dute bizi behar, kaskoan
beti beren onura, beren fama edo beren boterea dutela. Nahiz eta talde koxkor
bat diren Erromaren Inperio tzarraren erdian, lurrak beharrezko duen «gatz»
izan behar dute eta munduari falta zaion «argi».
domingo, 29 de enero de 2017
Gurasotasuna = Parentalidad positiva
Arratiako Eleizeak LAGUNGOren laguntzagaz martxan
jarri dauzan formazio tailerren lehenengo ekitaldia burutu da. Arratiako herri ezbardinetako
hamabost pertsonaz osotutako taldea batu da. LAGUNGOko kolaboratzailea dan
Begoña Gorostiaga etorri da tailerra gidatu eta dinamizatzeko.
viernes, 27 de enero de 2017
Caritas Arratia 2016: kontuak argi eta eskerrak asko!
Urteak daroaz Caritas Arratian
gure Elizaren bihotza izaten, alkarte osoaren izenean.
Bost arlotan jarduten
dabez boluntarioak: harrera, sensibilizazioa, formazioa, bidezko merkataritza
eta osasun pastoraltza. 20 boluntario dabiz arlo ezbardinetan laguntzen, ia ia Arratiako
herri guztietakoak.
Ihaz, adibidez,
arratiarrok, Caritasen bitartez 12.000 euro inguru alkarbanatu genduzan. Asko?
Gitxi? Gure dirutxoetatik beharrizanean dagozanei laguntzeko, baina horregaz
batera hamaika ordu eurekaz eta eurek bisitatzen, hainbeste kariño eta maitasun
zenbatu, kontatu ezin direnak.
Gaur ez
gatoz zuengana diru gehiago eskatzera edo boluntarioak animatzera. Gaur
eskerrak emoteko eguna dogu.
jueves, 26 de enero de 2017
Zeanuri: Argiaren Jaia eta Urkoren bateoa
Domekan ospatu genduan Zeanurin Jai handi bat. Kandelarioari aurrea hartuz, Argiaren Jaia ospatu genduan gure familiekaz batera. Eta KTko kide eta lagun dogun Urkoren bateoa konpartituz gure bateo eguna gogoratu eta barriztau genduan.
miércoles, 25 de enero de 2017
Bedia eta Fe y Alegría (Alto Trujillo, Peru)
Laugarren
domekero bezala famili meza izan dugu, “GURE AITA” ikasten jarraitzen dugu,
hile honetan “Zeruetan Zarana” tokatu zaigu. Guretzat esanahi berezi bat dauka
Jainkoa sinisten eta fidatzen dutenen bihotzetan dauela. Eukaristia honetan be
ospatu egin dogu Haur Misiolarien Jardunaldia, lema honen azpian “Jarraitu
niri”. Aukera bat dugu gure begirada txikiengan jarrita eta hau guzti hau
praktikan jartzea gure kristau bizitzan,
Jesusen oinatzak jarraituz.
martes, 24 de enero de 2017
Dimako Oban San Anton 2017
Aurten be heldu jakuz Dimako Oban osaptuitako San Anton egunari dagokiozan ragzkiak.
Itxura baten kotxea bedeinkatzen dabil Roberto parrokoa, baina ez, agian astotxo bat ei dago kamaratik harago...
Barruan argazki gehiago...
Itxura baten kotxea bedeinkatzen dabil Roberto parrokoa, baina ez, agian astotxo bat ei dago kamaratik harago...
Barruan argazki gehiago...
lunes, 23 de enero de 2017
Eliza ebanjelikoago bat Una Iglesia más evangélica: Jose Antonio Pagola
Jose Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Zoriontasunak
idaztean, Mateok, Lukasek ez bezala, Jesusen jarraitzaileak izan behar dituen
ezaugarriak adieraztea du gogoan. Horra zergatik duten zoriontasun horiek
hartarainoko garrantzia guretzat, gizarte sekularizatu batean Elizak bere
izaeraren bila jardun behar duen garai honetan.
domingo, 22 de enero de 2017
Unidad de los cristianos: ¿qué unidad?: Joxe Arregi
como cada año desde
1966, las diferentes iglesias cristianas del mundo celebramos estos
días -del 18 al 25 de enero- la semana de oración por la unidad de los
cristianos. Este año bajo el lema: “El amor de Cristo nos apremia”. El
amor de Cristo, es decir: el amor de Jesús de Nazaret, de su profecía
libre, de su sueño de un mundo justo y fraterno, el amor de la Vida
bondadosa y feliz, más allá de toda confesión y religión.
sábado, 21 de enero de 2017
Irati eta Oneka lehen bateatuak Arratian aurten
Irati eta Oneka izan dira aurten lehen bateatuak Arratian. Irati Lemoan eta argazkian Oneka bere familiagaz Igorren.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







