Abenduko izarrak
lunes, 31 de mayo de 2021
Jesusen oroitzapena egin Hacer memoria de Jesús: Jose Antonio Pagola
Jesusek giro berezia sortu du agur-afarikoan, bere jarraitzaileekin partekatuan, bera erail bezperan. Badaki azkena duela. Jadanik ez da eseriko gehiago mahaian beraiekin, Aitaren ondoko azken jaia arte. Beraien oroitzapenean ondo grabaturik utzi nahi izan du zer izan duen beti bere bizitza: Aitarekiko grina eta irrika, eta guztien aldeko buru-eskaintza erabatekoa.
domingo, 30 de mayo de 2021
Lemoa, Zeanuri, Igorre, Artea & Dima: Lehen Jaunartzeak eta tranbia bete lore
Maiatzaren 29an, Lemoako katekesiko bost umek parte hartu eben lehenengoz Jesusen mahaian aparteko jatordua eskertuz.
sábado, 29 de mayo de 2021
Zeanuri: Urkiako San Urban ermitea eta jaia
lunes, 24 de mayo de 2021
Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean En el nombre del Padre y del Hijo y del Espíritu Santo: Jose Antonio Pagola
Nola hitz egiten zuen Jesusek Jainkoarekin?, zer sentimendu sortzen zitzaizkion bihotzean?, nola esperimentatzen zuen Jainkoa egunez egun? Ebanjelioetako kontakizunek konklusio bikoitz batera garamatzate: Jesusek Jainkoa Aita sentitzen zuen, eta beraren Espirituaren eraginez bizi zuen hori.
domingo, 23 de mayo de 2021
Zelako eleizea holako gotzaina Qué Obispo en esta Iglesia
Behar ditugun Gotzain eta Elizaren profilari buruz
Bizkaiko Elizari
Joseba Segura, Gotzain aukeratuari
Nuntzio Apostoliko Jaunari
Gure elizbarrutian gotzainik ez zegoenez, gure elizbarrutiaz kezkatuta eta gai honi modu sinodalean aurre egiteko ekimenik ez zegoenez, Bizkaiko abadeen foroak kontsulta ireki bat egin genien gure elizako pertsona eta talde guztiei.
lunes, 17 de mayo de 2021
Barbaro barriak Los nuevos bárbaros
Barbaroek ez eukan fama onik. Mendeetako ondarea suntsitu ei eben. Baina ez dira amaitu. Gure artean bizi dira. Pintadak San Isidroko ermitan, atea apurtu Piedadeko ermitean... Ez dakigu lapurtzeko ala apurtzearren edo euren kultura mailaren ezaugarri bat ixtearren. Zeanuriko eleiztarrak eta herritar askok ahalegin handia egiten daben bitartean, ondarea jaso eta jagoteko, beste batzuk...
Espirituari zabalik Abiertos al Espíritu: Jose Antonio Pagola
Ez dute asko hitz egiten. Ez dira nabarmentzen. Beren presentzia modukoa dute eta isila. Baina «lurraren gatz» dira. Munduan Jainkoaren Espirituari adi eta erne bizi den gizon-emakumerik dagoen bitartean, daitekeena izango da esperantzaz bizitzen segitzea. Horrelako jende hori da erregalurik hoberena Elizarentzat, bera eskastasun espiritualak mehatxaturik bizi denean.
domingo, 16 de mayo de 2021
De Colombia a Dima, ida y vuelta
Maria Luisa Artabe acaba de llegar de Colombia para descansar unas semanas con su familia en Dima. De esa Colombia sacudida por los conflíctos, los desplazados (aquí diríamos refugiados), donde da testimonio del evangelio no sólo con palabras, también con obras. Nos cuenta en primera persona su experiecia. Eskerrik asko!
Zeanuri: San Isidro 2021
Iaz ospatu ezinik, pozarren eta arduraz gogoratu dabe San Isidro eguna zeanurikoak. Meza Nagusian eleizearen sarrera debekatu da aforoa bete ondoren. Hala ere, bertan egon dira KTko ume eta familiak lurraren frutuak eskeiniz, txistua eta dantzarian gure kultura aurkeztuz eta organoa eta korua fedeari eutsiz. Lurra, kultura, fedea uztartu doguz ospakizun bizkor batean.
martes, 11 de mayo de 2021
Joseba Segura Bilboko gotzaina
Gaur eguerdiko hamabietan agertzera emon da aldi berean Erroma eta Bilbon, On Joseba Segura Etxezarraga Bilboko gotzain izendatzeko Frantzisko Aita Santuaren erabagia. Gaur egun Eleizbarrutiko gotzain administratzaile dana Bilboko gotzain karguaz jabetzeko eleizkizuna datorren uztailaren 3an ospatuko da, goizeko hamaiketan, Bizkaiko uriburuko Santiago Apostolua katedralean. Izendapena jakitera emoteaz batera, On Joseba Segura gotzainak Eleizbarrutiari agurra luzatu deutso, bere nahia azalduz: “itxaroten dodana, eta denporaren buruan ikusiko da, nire izendapena barri ona izatea, ez niretzat, beti neurea izan dan eta orain gotzain lez hartzen nauan sinistedunen alkarte honentzat baino”. Gaur, ordu batean, agerraldi publikoa egingo dau komunikabideen aurrean, Begoñako Gogarte Etxean eta zuzenean jarraitu ahal izango da www.bizkeliza.org eleizbarrutiaren webaren bitartez.
lunes, 10 de mayo de 2021
Izan konfiantza ebanjelioan Confiar en el evangelio: Jose Antonio Pagola
Elizak hogei mende ditu jadanik. Atzean gelditu dira bi mila urte: leialtasun-urteak eta baita, ez gutxi, desleialtasunezkoak ere. Geroak aurpegi iluna du. Elizaren baitan gainbehera-zeinuak nabari dira: nekea, zaharkitzea, ausardia-falta, etsipena. Haziz doa zerbait berri eta bestelako baten gogoa, baina baita ezina ere egiazko berrikuntza bat harrotzeko.
domingo, 9 de mayo de 2021
Zeanuri & Igorreko Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin dabe
Pozarren itzuli dira Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin ostean. Gaurkoan Zeanuri eta Igorreko taldeak batera ibili dira euren monitoreen laguntzaz. Aurreko baten Artean eta Igorren egin eben bat, eta laster Zeanurirako bidea hartuko dabe beste ekintza baten.
Prohibido bendecir uniones homosexuales
Jesús Martínez Gordo
La Iglesia no tiene “el poder para impartir la bendición a uniones de personas del mismo sexo” porque “no bendice ni puede bendecir el pecado”. Es lo que sostuvo, a mediados del pasado mes de marzo, el cardenal español Luis F. Ladaria, presidente de la Congregación para la doctrina de la fe, en una Aclaración (“Responsum”) cuya publicación contó con el “asentimiento” del Papa.
jueves, 6 de mayo de 2021
Zeanuriko Andra Mari: Parrokiako erretaulatik mundu zabalera
Gaur jarri dira Zeanuriko Andra Mari parrokiko kanpoko aldean eta barrukaldean QR kodigoak, bertako erretaularen ezagutza erreztuteko eta zabaltzeko asmotan. Argazkian egileak: Maria Romero Vallejo eta Ainara Martínez Matia, Ikusmira Ondarea enpresakoak, eta eurakaz batera Juan Manuel González Cembellín, Eliz Museoko zuzendaria.
lunes, 3 de mayo de 2021
Jesusen erara Al estilo de Jesús: Jose Antonio Pagola
Jesus adio esaten ari zaie ikasleei. Bero-bero maite ditu. Aitak bera maite duen maitasun beraz maite ditu. Orain adio esan beharrean da. Ezaguna du beraien egoismoa. Ez dira elkar maitatzeko gai. Beren artean sesioan nabari ditu lehen postuak zeinek izango. Zer izango da beraiez?