Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 20 de enero de 2019

Artea: Samariako gizonaren parabolea eta argiaren jaia

Domekaz ospatu dogu Artean hile honetako familia ospakizuna, urte honetako lehenengoa hain zuzen be. Samariako gizonaren parabola eta argiaren jaia izan dira gai nagusi biak. Alazneri be Jaiotzen ekimenean partehartzearren bere saritxoa be emon jako txalo tartean.

Jose Mari abadeak Samariako gizon onaren parabolea kontatu dau, ezaugarri moduan bendak batzuk erabiliz: lapurraren zapiak txarra egiteko; begiak itxi eta beharrizana ez ikusteko bendak; edota zaurituari laguntzeko bendak. Horregaitik daukiez umeak eskuetan Samariako gizonaren pegatinak.

Samariar ona: parabola, kanta eta bideoa

 

Ondoren Argiaren jaia ospatu dogu, Jesus jaiobarria gurasoek tenplura zelan eroan eben gogoratuz. Argia eskuan, ur bedeinkatua jaso dogu, bateo eguneko agintzariak eta bedeinkapenak gogoratuz. Horregaitik daukiez umeak eskuetan euren bateo eguneko kandelea edo besteren bat.

                                                   Entzun hemen Kandelario lario kantea



1.- Ukapenak eta kredoa.

Monitorea: Gure sinismena aitortu eta bataioko aginduak berriztatzeko unea da. Bateo egunean gurasoek eta aitabitxi amabitxik egin eben gure izenean. Orain nagusiak gara eta guk egingo ditugu!

Abadea: Jainkoaren seme-alabak gara. Horregaitik geure sinismena aitortuko dugu.

q       Sinisten dozue Jainko Aita-Ama, bateoan maitasunez bere seme-alaba egin gaituana?
Sinisten dot, sinisten dot.

q       Sinisten dozue Jesukristo gure Jauna eta gure Laguna, maitasunaz bizi zana, berbizturik gure artean dagoena?
Sinisten dot, sinisten dot.

q       Sinisten dozue Espiritu Santua, Jesusi jarraitzeko indarra emoten dauskuna?
Sinisten dot, sinisten dot

q       Jainkoaren seme-alaba lez ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.

q       Jesus da gure Argia, Bere ebanjelioaren argitan ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.

q       Jesusen moduan, danon lagun on izango zareela agintzen dozue, batez ere txikienak eta ahulenak lehenetsiz?
Bai, berbea emoten dogu.

Monitorea: Orain kandelak biztuko dozuez argiaren bedeinkapena jasotzeko.


2.- Argiaren bedeinkapena 


Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
-           tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
-           gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
-           bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
-           haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
-           heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Bedeinkatu egizu argi hau, zure biztueraz gogoratu gaitezan. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B.

3.- Prozesioa elizan, kandelak eskuan, ur bedeinkatua jasotzeko


No hay comentarios: