Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 5 de enero de 2019

Gabon ipuina: Izarra galdu jaku

Arrastion umeok! Arrastion gurasoak! Zenbat jende! Bildurretan nago zuoi guztioi mezu bat ekartzeko orduan…

Ni 22ñe bar Hamelin naz, profetisa edo profeta andrea. Jaunaren izenean berba egiten dauena da profeta. Eta arrasti honetan niri suertatu jat zuei mezu bat ekartzea.
Abendu aldian gagoz, laster jaioko da Jesus Umea.
Izar batek erakutsiko dausku bidea Umea jaioko dan tokiraino.







Baina, ai ene! Bediako lagunek arrasti eder honetan argi eder asko biztu eta ixiotu dabez eta Izarraren argia galdu jaku! Ai ene!
Lagunduko deustazue Umea jaio dan tokia aurkitzen?

Ea, non jaio ete da gure Jainkoa, Salbatzailea?
Arteako Clementina amamak kantatzen dauenez:

“Hogetalaugarrena
negu abenduan
deseo genduena
logradu genduan.
Gabeko hamabiak
jo ditun orduan
gure Salbagilea
jaio da munduan” laster izan behar da egun hori.

Usansoloko Ospitalean?
Herodesen etxean?
Bai, holako personaje inportante bat, jauregi baten gitxienez…
Goazen, lagundi eidazu, ni Bibiñe profeta andrea naz eta Jaio dan Umeraren bila nabil Arratiako ume eta gurasoekin batean…

Herodesen Jauregian






Umeok, hona, egin korro handi bat, nork joko dau atea Herodesenean? Zuk? Zuk? Herodes, Palestinako errege, jaun handi eta prestu, zure Jauregian jaio da Jesus gure salbatzailea?

Kriadua: Ez, hemen ez dago Herodes ez jaiobarririk. Herodes Bitorin dago, Jaurlaritzan, asuntu handi batzuk konpontzen… ez da berandu arte etorriko. Ospa hemendik!

Profetak: Eta bere telefono mugikorraren zenbakia mesedez? Emoiguzu eta ez zaitugu gehiago molestatuko.

Kriadua: Ze telefono eta telefono ondo, belarrikondo bat emongo dautsut hemendik ez bazoaz… Aide!


Pilatos-enean:




Umeok, hona, egin korro handi bat, nork joko dau atea Pilatosenean? Zuk? Zuk? Pilatos, Erromako gobernadore errege, jaun handi eta prestu, zure Jauregian jaio da Jesus gure salbatzailea?

Kriadua: Ez, hemen ez dago Pilatos ez jaiobarririk. Herodes New Yorken dago, Obamagaz, asuntu handi batzuk konpontzen… ez da egunetan etorriko. Ospa hemendik!

Profetak: Eta bere emaila mesedez? Emoiguzu eta ez zaitugu gehiago molestatuko.

Kriadua: Ze email eta email ondo, belarrikondo bat emongo dautsut hemendik ez bazoaz… Aide! Eta eroan ume zaratatsu guzti horreek zugaz. Ez zaituet ikusi gura.


Eliz-atarian:

Ez dot ulertzen, Jainkoa jaioko dala eta ez dakigu non. Ez Ospitalean, ez Herodes ez Pilatosen jauregietan… Zelako Jainkoa da ba gurea?

Beitu! Entzun! Hortik musika dator, Doinuak eta kantak. Astotxoa eta behia. Artzain pobre batzuk… Sartuko ete gara ikustera? Inork esango dausku zer dagoen hortik?

Goazen barrura, astiro, isil, ea zer ikusten dogun!



No hay comentarios: