Orain dela 25 urte, Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen Donibane
Garazitik Santiagora doan Donejakue bidea. Orain dela 20, berriz,
izendapen bera eman zien Frantziatik abiatzen diren lau bideei. Besteak
beste, kulturan eginkizun «erabakigarria» izan zuelako izendatu zuen
ondare, idazten dau Eihartze Aramendia Iparragirrek gaurko Berria egunkarian.
Balio handia ematen dio, halaber, mila urtez baino gehiago erromes bide izan diren ibilbideei: «gehienak, gainera, jatorrizko bideak dira oraindik, eta ezaugarri historikoak mantentzen dituzte, garapenaren kalteak edo arduragabekeriak pairatu gabe».
..........
Eta arduragabekeria irakurri eta gure Arratiako politiko batzuen jarrerea etorri jat burura. Gure "bideak" jagon ez, oztopoak eta kontrako botoak emon bide hori mantendu eta suspertzeko ahalegin txikiei.
Ezin da itxi ondarea politikaren jokotik kanpora, danok jaso eta jagon dagigun?
No hay comentarios:
Publicar un comentario