Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 27 de noviembre de 2016

Igorre kantari Jainko AITA/AMA onari

Igorreko KTko familia ospakizunean GURE AITA otoitzaren ulertzean beste pausutxo bat emon dogu.









Kanta honeek be oso gustukoak dira...




Eskerrak bere argazkiak bialtzearren, bizkor eta ederto baten, Mari Karmen Valienteri.

Eta etxean ensaietako bertsoak? Hona hemen!

Kontsumismoa gure artean
bizi dogu egunero,
hauxe da bizi dogun tentaldi
euki danetik oparo
jostailu eta mizkeri asko
paga nahi dogu astero
eta munduan hainbeste ume
janariaren espero.

Atara gaizuz, Aita maitea
bide oker honetatik
izan gaitezen bihotz zabalak
on eginaz umetatik.
Zu Aita zara, maite  gaituzu
atara gaizuz gatxetik
eta horrela biziko gara
guztiok alai ta pozik.

Haurtxo txikia gugaitik jaio
zinan askatxo batean
horrexegaitik eskatzen deutsut
nire bihotz barrenean.
Egizu Jesus zure antzera
ibil gaitezen bidean
eta horrela izango gara
lagunak gure artean.
 

No hay comentarios: