Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 23 de noviembre de 2016

San Martin Arteakoa, ermita bat ez ahaztutekoa!

Arteako San Martin ermiteak beti merezi dau bisita bat egitea. Aurten beluago baina han batu dira domeka honetan auzoko, herriko tea KTko familia ugari santua ospatuz eta Jesusen Aita gure AITA/AMA dala ospatzera.

Argazkiko ume eta gaztetxoak bakarrik ez, han jende ugari batu zan domekan. Hona irudi bat:

Ermitea dotore dotore egoan, banku barriak ipinita, Bilboko maristen oparia, parrokiak ekarrita eta auzokoak prestatu eta igonda.

Halan da guztiz ere, jendea ezin jarri eta askok zutunik jarraitu eben ospakizuna.

KTko familiek egin ebezen kantak, otoitza, irakurgaia.

Arretaz jarraitu eban jendeak hau guzti hau:


Etxetik, aurretiaz, gai hau landuta ekarri eben:








Kanta hau be oso gustukoa izan ei zan:



Eskerrak bere argazkiak bialtzearren, bizkor eta ederto baten: Iratxe Goikoetxea eta Ander Etxebarriari.

Goiza amaitzeko, bertaratu zirenak hamaiketako ederra konpartitzeko aukerea izan eben Udalak prestautako luntx eder bategaz.

No hay comentarios: