Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 25 de agosto de 2014

Gaur hasi da Loiolan XXX. Gogoeta astea

"Galilean aurkituko duzue. Itxaropena eta sinesmena sendotuz".
Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.


Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen tokia izan nahi du Gogoeta Asteak.
Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira Asteari giharra eta arnasa ematen diotenak.
Astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.
Abuztuak 25 - astelehena
Gaia: ITXAROPENAK ZER FEDE?
Hizlaria: LUIS AROSTEGI. 
Karmeldarren jeneral-ohia eta gaurko 
probintziala.
Lekukoa: Marije Gerra. Kazetari. Baliteke sorpresatxoren bat egotea ere.
Abuztuak 26 - asteartea
Gaia: FRANTZISKO AITA SANTUA. 
ELIZAN ARO BERRI BAT.
Hizlaria: PEIO AZPITARTE. 
Jesuita, gazte pastoraltzan.
Lekukoa: Arantza Odriozola. Mariaren Lagundiko 
erlijioso, Gizarte Hezitzaile.
Abuztuak 27 - asteazkena
Gaia: EMAKUME, ZER DIOZU JAINKOAZ.
Hizlaria: OLATZ GARMENDIA.
Donamariako karmeldar lekaime.
Lekukoa: Iñigo Casado. Farmazian doktore. 
Abuztuak 28 - osteguna
Gaia: ELIZAREN DOTRINA SOZIALA ETA 
KOOPERATIBA MOGIMENDUA.
Hizlaria: IÑIGO IÑURRATEGI.
Heziketa Kooperatiboko Arduraduna.
Lekukoa: Ramontxu Camblong. 
Kooperatiba-sortzaile. 
Abuztuak 29 - ostirala
Gaia: EUSKAL KULTURA ETA FEDEA.
Hizlaria: JOXE ARREGI.
Teologo, Deustuko Unibertsitateko
irakasle.

No hay comentarios: