Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 25 de mayo de 2014

Gaixoaren Pazkoa 2014




Gaur Gaixoaren Pazko egunean otoitz egiten dogu, eta aurtengo goiburuak gure fedea praktikan jartzeko deia luzatzen deusku, Jesusek gaixoekin egin eban moduan: "Fedea eta karitatea": guk ere geure bizia emon behar dogu gure senideen alde…       
 
Kristo berbiztuaren giroan jarraitzen dogu Pazkoaldiko seigarren domeka honetan. Gaur entzun dogun Jaunaren Hitzak, Berbeak, hauxe argitzen deusku…

“Nik Aitari eskatuko deutsot, eta beste laguntzaile bat emongo deutsue. Egiaren Espiritua”, Jesusen espiritua, estiloa, arnasa, itxura, indarra. “Ez zaituet umezurtz itziko”. Hitzez hitz, hauxe esan nahi dau: ‘ondoan dagoena’, defenditzeko, laguntzeko, kontsolatzeko, zutik eusteko…

Gaur Gaixoaren Pazko egunean otoitz egiten dogu, eta aurtengo goiburuak gure fedea praktikan jartzeko deia luzatzen deusku, Jesusek gaixoekin egin eban moduan: "Fedea eta karitatea": guk ere geure bizia emon behar dogu gure senideen alde…       

Sarri "indibidualista eta insolidarioa" dan gizartearen aurrean, "solidarioa eta senide artekoa" izan behar leuke Elizak. Eta ez dogu beti asmatzen.


Askotan, gure gizartean, baztertu eta abandonatu egiten da gaixoa, gaixoak ez dauelako produzitzen, ez dauelako ezertarako balio, zama bat da, enbarazu bat. Ez jaku erreza prisaz bizi dan mundu honetan, gaixoaren pausu txikia hartzea, itxarotea. Ez jaku erreza hainbeste berba daukan gure gizartean, gortuta dagoenari gauzak astiro errepikatzea, edota pazientziaz entzutea, behin eta barriz, gauza bera errepikatzen deuskunari. Ez jaku erreza heriotzaren atarian dagoenari, heriotzarako unerako laguntzea, eta hor darabilgu borondate oneko guzurretan, entretenimenduetan…

 Guretzat, fededunontzat, gaixoa sufritzen dauen pertsona bat da, gure maitasuna behar dauena, gure hurkotasuna, harrera, bidelaguntza eta arreta behar dauzena. Guretzat pertsona baliagarriak dira, eta guk eurengan susmatzen dogu Jesusen irudia. Ez daigun ahaztu inoiz Berak gaixoekaz erakutsi ebazan errukia eta maitasuna.

Gaixoa ez da bakarrik gure ekintzaren helburua. Bera be eragilea da. Sujetoa. Sarri jartzen ditu Jesusek baztertuak zutik eta martxan. Eta horretariko batzuk bihurtzen dira Jesusen ikasle. Sufritu dauenak besteenganako errukia sentitzen dau, eta bere esperientzia propiotik zabaltzen dau Jesus dala osatzen dauena, salbatzen dauena. 

Bada talde bat honetan eredu eta jarraibide doguna. Bizian gora. Edadeari erreparatu barik, Jesus barriro ezagutu eta taldearen eragile bihurtzen da mugimendu honetako kidea. Gure Artean, gure artean badogu aukera hori, Ez daigun alperrik galdu!

Gauza bat da sinistea dana ondo doanean, bizitza alde dogunean, eta beste gauza bat, oso ezbardina, egoera mingarrietan ere Jaunagan jartzea konfiantza, bere altzoan hartzea atsedena. Orduan Jesusen maitasunaren testigu egiten gara, pazkoaren lekuko. 

Bidea egitea da jarrerarik garrantzitsuena. Baina… 
"Ez zaitez nire aurretik joan, ezin izango zaitudalako jarraitu. 
Ez zaitez nire atzetik joan, galduko zaitut eta. 
Ez zaitez nire azpitik joan, zapalduko zaitut-eta. 
Ez zaitez nire gainetik joan, zure zama astuna sentituko dodalako.   
Egin bidea nire ondoan, biok bardinak garelako" (Jorge Bucay). 

Zelan egiten dogu bidea gure parrokian, gure Osasun Pastoraltzako taldean, nik neuk? Danok behar dogu Jesusek agindu deuskun Espiritu laguntzailea. Berak bedeinkatu daiskula bide honetan!


No hay comentarios: