Goazen 2024 Jarri bidean

lunes, 13 de mayo de 2013

Oroko Santutegia Gorbeiaren bi aldeetako herrien alkargune

Meza osteko prozesioa 2013

Maiatzaren 12an ospatu zan Asentsio jaia Oroko Andra Mariaren  santutegian, Zuiako haranean (Araba). Egun hau antxinatik berezia izan da Gorbeia mendiaren bi aldeetan dagozan herrientzat.


Zeaniztarrak Oroko santutegian 2012

Batez be Zeanuriko auzune batzuetan ohiturea zan oinez joatea Oroko santutegira eta eguna jai giroan igarotzea. Ganera, bizkaitarrak ziran Oroko Ama Birjinaren eta San Antonio eta San Isidroren irudiak prozesinoan ateratzen ebezan; horretarako peregrinoen artean lehia egoten zan ia irudiak nork atera, eta meza aurretik santutegira heltzen ziran lehenengoak painelua lotzen eben irudiaren andetan eskubide hori erreserbatzeko. Asentsio eguna bizkaitarren eguna zan eta da,  hurrengo domekea, Pentekostes eguna,  arabarrena.


Intera batean ohitura hau oso sustraituta egon zan Gorbeia mendiaren inguruko

Zeaniztarrak painuelea ipinten andatan. 2012
Bizkaiko herri batzuetan eta batez be Zeanuriko auzune batzuetan, esaterako Ipiñaburun, Altzuan, Otzerinmendin edo Uriben. 
Apurka-apurka indarra galtzen joan bada be, oraindino badagoz gaur egun aurrekoen lekukoa hartu dabenak. Holan, joan dan maiatzaren 12an, zortzi pertsonak osatutako taldeak —5 zeanuriztar eta 3 artear— oinezko bidea egin eban Ororaino, Gorbeia zeharkatuz. Santutegira heldu, mezea entzun, eta arratiarrak santuen irudiak prozesinoan atera ebezan.






Argazkiak eta textua: Jon Urutxurtu

No hay comentarios: