Aurkeztu dabe aurtengo errogatibara joateko kartela: Senidea ala dirua. Krisian ere kristau izango da aurtengo lema. Ekainaren 15an ospatuko da, zapatuz, eta Bediako parrokia izango da oraingoan animatzailea.
Kartelak argazki bi lotzen ditu, bi biak ihazko errogatiban Urkiolan ataratakoak. Goikoan santutegi kanpoko girotxoa ikusten da, Bakearen usoa soltau zanean meza ostean.
Beheko argazkiak santutegian ospatu zan mezaren irudi bat gogoratzen dau.
Aurten Arratiako Elizak krisiaren gaia jorratu izan gura dau:
-abenduan, Gaspar Martinezen laguntzaz Ekonomia gizakiaren zerbitzura gotzaien pastoral idazkiagaz gogoeta izan genduan.
-garizuman, Fiare banka etikaren aurkezpena egin zan krisiaren aurrean jarrera posible eta eraldatzaile lez aurkeztuaz.
-urtean zehar, lau aldiz, diru batzeak egin doguz Caritasek deituta, beharrizanean dagozen senideei laguntzeko.
-errogatiban, Jainkoari eskatuko deutsagu krisian ere kristau izatea, eta senidea ala dirua aukeratu behar badogu, berak emon daiskuzala argia eta indarra senidearen alde egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario