Abenduko izarrak

domingo, 14 de agosto de 2011

JMJ Bizkaian


Gaztelizak ehundazak lagun batu ditu Urkiolan. Gaur Urkiolan ospatu da Gotzainak Elizbarrutiko gazteakaz egin dauan III. topaketea. Aurtongo ekitaldian, Elizbarrutietako Egunetara gure artera etorritako beste gazte batzuk be egon dira.




Bostehun bat gaztek egin ditue oinez Abadiñoko herritik Urkiolako Santutegiraino dagozan sei kilometro inguruak. Ibiltaldian Elizbarrutietako Egunetarako erabili dan goiburua idatzita eukan pankartea eroan dabe: Bizkaian besoak zabalik. Bidea erritmo onean egin dabe eta ez deutsie euririk egin. Ibilpidean zehar kantu ezberdinak abestu ditue eta alaitsu joan dira gorantz. Urkiolara ordu batak aldera heldu dira. Bertan, Gotzaina egon da ondo etorria emoteko. Beragaz batera, Abadiñoko udal batzako zinegotzi batzuk alkatea buru zala; Urkiolako misiolari alkarteko arduradun bat, Joseba Legarza eta, beragaz batera, On Bittor Garaigordobil, Los Rioseko gotzain ohia. Hegokoreako gotzain batek be lagundu deutsie harrera ekitaldian. Joseba Legarzak inguruaren ezaugarri natural aberatsak azpimarratu ditu ondo-etorri ekitaldian. Horrez ganera, "gaur egun ikusten dan eleizea bertan eregi dan hirugarrena" dala azaldu dau. Oraindino amaitu barik dagoala gogoratu dau. "Orain 41 urte misiolari taldearen bihotza" be santutegian bertan dagoala esan dau. Amaitzeko, "hartu eta zabaldu ahal danik eta ondoen", misiolari taldeak beti erabili dauan goiburua erabili dau. Gotzaina itaileraz eta frantsesez zuzendu jake erromesei eta Joseba Legarzak esandakoak berretsi ditu. Jose Luis Navarro alkateak, herriak pozik hartzen dauazala eta "beste baten be bueltetako" konbitea egin deutsie. Euskal dantzen erakustaldia egon da ekitaldiari amaierea emoteko eta, kanpoko gazteek, txaloka eta harrituta hartu ditue dantzariak.. Arratsaldeko ekitaldia Herri-kirolen erakustaldia egon da arratsaldeko lehen orduan eta, ostean, 16:30etan mezea ospatu dau Gotzainak. Bihar urtengo dabe Elizbarrutietako Egunetan egon diran gazteak Madrilera, Gazteen Munduko Jardunaldian parte hartzera.
Elizbarrutietako Egunetan gaur Gernikan antolatutako ekitaldian parte hartu daben erromesek, "bakearen uria" ezagutzeko aukerea euki dabe. Herriko alkateak, ondo etorria emon deutsie munduko leku askotatik etorritako gazteei eta bikario nagusiak, Angel Mari Unzuetak, Gernikak "bizkaitarrontzat eta euskaldun guztiontzat esanahi handikoa" dala gogoratu dau.

Gaur (atzo) goizean, egunokaz Elizbarrutiko Egunetara etorri diran bostehun erromes ingururi harrera ekitaldi beroa egin deutsie Elizbarrutiaren izenean On Mario Izeta gotzainak, Casillako pabilioian.


Iturria: Bizkeliza.org