Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 24 de julio de 2011

Santiago Apostolua Jaia Zeanuriko Ipiñaburun

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
  

Jaia Santiago parrokian, Zeanuriko Ipiñaburun eta Arteako ermitean. 

Ipiñako Jai programea.

                                   SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA







SARRERAKO OHARKIZUNA



   Egun on guztioi eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.



   Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.



   Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat eta  gero eguneroko bizitzan  Jesusen Barri Ona iragartzeko.



   "Zein gozo ta eder dan."



Parrokia 1951. urtean
DAMU-OTOITZA



   Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:



   - Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.



   - Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.







HITZAREN LITURGIA



Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:



   Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.



Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa



            Jainkoaren erreinuan, neke asko igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari dakar.



 "Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"



2 Kor 4, 7-15:



   San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.





Mt 20, 20-28:



   Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.



   Zutunduta, Aleluia abestu dagigun.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



   Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:



   - Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Euren bizia besteen alde eskeintzen daben guraso, gizon-emakume, misiolari, geiso zaintzaile eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Zintzo jokatzearren, aurrean erabiliak diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz, adoretsu jarraitu dagiela euren bidean, guztiei on egiten. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.             



   - Eukaristia  honetan alkartuta gagozan guztion alde:  bustinezko ontzietan daroagun fedearen dohai ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.



   Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA



   "Zoaze Jaunaren bakean", esaten deusku  abadeak. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.



   "Jesus, munduko Argia..."

































                                   SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA







SARRERAKO OHARKIZUNA



   Egun on guztioi eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.



   Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.

            Santiago pescador de Galilea, apóstol de Jesús, testigo de la resurrección. Su predicación, sigue siendo hoy luz y vida para el camino de la humanidad, hoy también los hombres y mujeres esperan la luz y no les podrá llegar sin nosotros.



   "Zein gozo ta eder dan ."



DAMU-OTOITZA



   Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:



   - Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.



   - Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.







Arteako Santiago ermitea
HITZAREN LITURGIA





Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:



             Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.

            Los apóstoles dan testimonio de la resurrección de Jesucristo. Ellos dieron su vida por confesar esta verdad. Así se salvó el evangelio para siempre.



Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa



            Jainkoaren erreinuan, neke asko igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari dakar.

            Jesús había anunciado que la pena de los discípulos acabaría en alegría. Cambio súbito e inesperado: como los secos valles del Negueb, convertidos de pronto en campos fértiles por la lluvia.



 "Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"





2 Kor 4, 7-15:



            San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.

            La fuerza y la gracia de Dios sostienen al apóstol para anunciar a Cristo resucitado. Esa misma fuerza nos sostiene también a nosotros en la lucha de cada día.



Mt 20, 20-28:



               Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.

            Seguir a Jesús, no es obtener ventajas humanas. El ofrece alegría, paz y gozo a aquellos que sufren por el Reino de Dios.



   Zutunduta, Aleluia abestu dagigun.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



   Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:



   - Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Euren bizia besteen alde eskeintzen daben guraso, gizon-emakume, misiolari, geiso zaintzaile eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Para que surjan en nuestra Iglesia Diocesana, nuevos apóstoles del evangelio, llevando un mensaje de esperanza al pueblo. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.             



   - Por nuestra comunidad cristiana, para que sigamos todos a Cristo, con fidelidad y entusiasmo. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.



   Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA



              "Zoaze Jaunaren bakean”, esaten deusku  abadeak. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.

            Hemos admirado la fidelidad del Apóstol Santiago. Fortalecidos con la fuerza del Señor esforcémonos en ser testigos de Cristo. Para ello recibamos la bendición de Dios.



   "Jesus, munduko Argia..."







Lehenengo irakurgia Apostoluen Eginetatik



Egun hareetan, apostoluak adoretsu emoten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, eta hareen eskuz herrian mirari eta harrigarri asko egiten ziran. Batzar Nagusiaren aurrera ekarri ebezan apostoluak, eta abade nagusiak honan itandu eutsen: «Ez geuntsuen, bada, zorrotz agindu, Horren izenean ez irakasteko? Zuok, barriz, Jerusalen osoa bete dozue zeuon irakatsiz, eta gizon horren odolaren erantzukizuna geuri ezarri nahi deuskuzue».



Pedrok eta apostoluak erantzun eben: «Jaungoikoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizonena. Gure asaben Jaungoikoak biztu egin eban, zuok habetik dingilizka hil zenduen Jesus. Jaungoikoak goratu egin dau bere eskumaz, eta Buruzagi eta Salbatzaile egin, Israeli bihotz-barritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza horreen testigu, baita Jaungoikoak bere esana egiten dabenei emoten deutsen Espiritu Santua ere».



Erantzun honek hasarre bizitan jarri zituan batzarekoak, eta apostoluak hiltea erabagi eben. Eta Herodes erregeak Joanen anaia zan Santiagori ezpataz samea ebagi eutson.



Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa



           

 "Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"
 
Jaunak  Siongo atxilotuak erakartean,
bagengozan amets-antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez.
 
Harantzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honantzakoan,
gari-eskutak eskuetan.



Bigarren irakurgia San Paulo apostuluak Korintotarrei



Senideok: Ondasun hau bustinezko ontzitan darabilgu, honenbesteko indarra Jaungoikoagandik dala agertu dadin, eta ez geugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina ez itoten; larri gagoz, baina ez etsita; erasopean bai, baina ez eskutik itzita; lurrera botaten gaitue, baina ez hilten. Edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gorputzean, Jesusen bizia ere gure gorputzean agertu dadin.



Bizi garean bitartean, beti heriotzara eroaten gaitue Jesusegatik; Jesusen bizia ere agertu dadin gure izate hilkor honetan. Holan, gugan heriotzean dihardu; zuokan, barriz, biziak.



Liburu Santuak honan dino: «Sinistu dot, eta horregatik berba egin dot». Eta geuk ere sinismen espiritu bera daukagula, sinisten dogu, eta horregatik berba egiten dogu; jakinik Jesus Jauna biztu dauanak Berak biztuko gaituala geu ere Jesusegaz, eta Bere ondoan ipiniko, zuekin batera. Hau guzti hau, zuen onerako da; grazidunak ugaritzen dirala, hareen esker ona ere ugariagoa izan dadin, Jaungoikoaren aintzarako.



Jesukristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik.



Aldi haretan, Zebedeotarren ama urreratu jakon Jesusi bere semeakaz, eta aurrean auspeztu zan, eskabide bat egiteko. Jesusek itandu eutson: «Zer nahi dozu?» Eta berak: «Jesarriazo daizuzala nire seme biok, bata zure eskumatan eta bestea zure eskerretan, zure erreinuan».

Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree zuek, Nik edango dodan kaliza edateko?» Hareek: «Bai, ba gara gauza!» Berak orduan: «Nire kaliza edan, bai, edango dozue; baina nire esker eskuman jesarte hori ez dago nire eskuetan inori emotea; hori nire Aitak erabagiten dauan hareeentzat da».

Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Jesusek, barriz, Beragana batu eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariak gogor hartzen dabela menpean herria, eta handikiak azpian hartzen dabela. Ez bedi izan holan zuen artean; bestetara baino: zuen artean handi izan nahi dauana, bego zuen zerbitzari; eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana, bego zuen menpeko, Gizonaren Semea ere ez da etorri besteen zerbitzuak hartzera, besteak zerbitzera baino, eta bere bizia askoren erospen saritzat emotera».