Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 16 de julio de 2011

Karmel aldizkariaren eskeintza Aita Lino Akesoloren omenaldiaz

Karmel aldizkariak eskeintza interesgarri bat egiten deutso Arratia.tk webgunetxoaren irakurleari.
Aldizkari honek atara barri dau bere 274. zenbakia (2011 apirila-ekaina) eta bertan 70 orrialde eskeintzen deutsoz Aita Lino Akesoloren jaiotzaren 100 urte zirela-eta Diman egin jakon omenaldiari. Argazki koloretsuz apaindua, egun bi hareen testigantza zuzena eta bizkorra dakar aldizkariak.


Arratiak informazio sakona emon eban ekitaldi hau gertatu aurretik eta ostetik. Orain irakurleak aldizkari honen ale bat eskuan gura badau izan, dohan, ez dauko besterik guregana idaztea eta Arratiako edozein parrokitan ale bat itxiko jako, edukiak amaitu arte.