Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok, egun on, Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Sinisteduko domekero,
alkartzen gara, Jesukristori begira bizi nahi dogulako, Haren berbea entzun eta
Berak eskeintzen deuskun ogiaz geure bizitzak ase nahi ditugulako.
Geure neba-arrebakin alkartuta, emon deiogun hasierea
gaurko ospakizunari, abestuz.
“Goazen alkarturik”
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren berbeak gugan lur ona aurkitu eta
bere frutua emon dagian, prestau dagiguzan geure barruak, damutasunez pekatuen
parkamena eskatuz:
- Jesus Jauna, pekatua eta heriotzea menperatu
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure makaltasunean indarra
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15:
Israel herriak sarritan itanduten eutson bere buruari
zelan sortuak ete ziran gaitz eta ezbeharrak munduan. Orain entzungo dogun
irakurgaiak itaun horri erantzun bat emongo deutso.
Erantzun-Salmoa: 129. Salmoa
Gizakiaren pekatua eta Jainkoaren errukia ditu kanta-gai
gaurko salmo honek
"Jaunagan dago
errukia..."
2 Kor 4, 13 - 5, 1:
Jesusegan daukan fedeak eraginda, idazten deutse San
Paulok Korintoko kristinauei. Eta eurekan bizitza barri baten itxaropena
sortzen ahaleginduko da.
Mk 3, 20-35:
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, guztiok batera otoitz egin dagigun,
Jesukristogan eskeintzen jakuzan grazia eta salbamena gizaki guztiakana heldu
daitezan:
- Elizearen alde: bake, bizitza eta zorionbide dan
Ebanjelioaren mezua eten barik iragarri
dagiala gaurko gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Minez eta nahigabe artean bizi diran guztien alde:
aurkitu dagiela Jaungoikoagan eta euren inguruko pertsonengan behar dituen poza
eta laguntza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko bakearen alde: danok alkartuta jokatu dagigula
gizartean ikusten ditugun gatx, ezbehar eta injustizien aurka eta bake-egileak
izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jesusengandik
entzun dogu gaur: “Honeek ditut nik ama eta neba-arreba.
Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe dot Nik anaia, arreba eta ama”. Gure
Aita otoitzean “egin bedi zure nahai” esaten dogu. Alkarte honetan ahalegindu
gaitezala Jaunaren nahia alkarregaz bilatzen eta bere laguntzaz Jainkoaren
nahia egiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, entzun egizu zure herriaren otoitza, eta
egizu, zure laguntzaz eta geure ahaleginez, lortu dagigula eskatu deutsuguna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, Jaungoikoaren laguntzaz, ahalegindu
gaitezala gure lurrean bakea, zuzentasuna eta maitasuna eregiten.
"Alkartuta goazen."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok, egun on, Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Sinistedunok domekero,
alkartzen gara, Jesukristori begira bizi nahi dogulako, Haren berbea entzun eta
Berak eskeintzen deuskun ogiaz geure bizitzak ase nahi ditugulako.
Como cada domingo, Jesús nos convoca, nos reúne, nos da
su Palabra y el alimento de su Cuerpo y de su Sangre. Y nosotros, con nuestras
ilusiones y tristezas estamos aquí, formando comunidad, para que Él nos dé su
fuerza y nos haga seguidores de su evangelio.
Geure neba-arrebakin alkartuta, emon deiogun hasierea
gaurko ospakizunari, abestuz.
“Goazen alkarturik”
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren berbeak gugan lur ona aurkitu eta
bere frutua emon dagian, prestau dagiguzan geure barruak, damutasunez pekatuen
parkamena eskatuz:
- Jesus Jauna, pekatua eta heriotzea menperatu
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure makaltasunean indarra
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15:
Israel herriak sarritan itanduten eutson bere buruari
zelan sortuak ete ziran gatxa eta ezbeharrak munduan. Orain entzungo dogun
irakurgaiak itaun horri erantzun bat emongo deutso.
El que se deja seducir y arrastrar por mil promesas que
le ofrecen felicidad, triunfo, gozar de la vida; muchas veces cae en la
tentación y en el vacío.
Erantzun-Salmoa: 129. Salmoa
Gizakiaren pekatua eta Jainkoaren errukia ditu kanta-gai
gaurko salmo honek
Unámonos a la plegaria del salmo aceptando el amor y el
perdón que nos ofrece.
"Jaunagan dago
errukia..."
Jesusegan daukan fedeak eraginda, idazten deutse San
Paulok Korintoko kristinauei. Eta eurekan bizitza barri baten itxaropena
sortzen ahaleginduko da.
Tenemos con nosotros el
Espíritu del Resucitado, que nos ayuda en todos los momentos de la vida
Mk 3, 20-35:
Nuestras vidas deben confesar
delante de la gente, quién es Jesús de Nazaret. En Él hemos puesto nuestra
confianza.
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, guztiok batera otoitz egin dagigun,
Jesukristogan eskeintzen jakuzan grazia eta salbamena gizaki guztiakana heldu
daitezan:
- Elizearen alde: bake, bizitza eta zorionbide dan
Ebanjelioaren mezua eten barik iragarri
dagiala gaurko gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Pidamos por los
enfermos, ancianos y por quienes viven solos en nuestra feligresía, para que
sientan la cercanía y la ternura de Dios y de esta Comunidad parroquial. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que las personas que viven en los
márgenes de la sociedad vean que con nuestra solidaridad se pueden eliminar las
barreras que nos separan y así pronto no haya más excluidos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Jesusengandik
entzun dogu gaur: “Honeek ditut nik ama eta anai-arreba.
Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe dot Nik anaia, arreba eta ama”. Gure
Aita otoitzean “egin bedi zure nahai” esaten dogu. Alkarte honetan ahalegindu
gaitezala Jaunaren nahia alkarregaz bilatzen eta bere laguntzaz Jainkoaren
nahia egiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, entzun egizu zure herriaren otoitza, eta
egizu, zure laguntzaz eta geure ahaleginez, lortu dagigula eskatu deutsuguna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, Jaungoikoaren laguntzaz, ahalegindu
gaitezala gure lurrean bakea, zuzentasuna eta maitasuna eregiten.
Nos despedimos con el deseo de que todos sigamos al
Espíritu de Jesús, para podamos durante la semana hacer su voluntad.
"Alkartuta
goazen."
No hay comentarios:
Publicar un comentario