José Antonio Pagola. Itzultzailea:
Dionisio Amundarain
Jesus beti guztiz neurritsua izan da
piztuera ondoko biziaz hitz egitean. Halaz guztiz, saduzear aristokraten
talde bat hildakoen piztuera barregarritzat ematen saiatu zenean, aurre egin zion puntu hori bere
egiazko mailara jasoz eta oinarrizko bi baieztapen eginez.