Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 13 de octubre de 2016

Zeanuriko Parrokiko ibilaldia 2016 Oña eta Friasera

Ohitura danez, urriaren 12an, Pilarika egunez, Zeanuriko parrokiko ibilaldia ospatu da, nora eta Burgos aldera, Oña eta Frias bisitatzera.

Oñak harrituta itxi gunduan. Herri edo huri zaharra, eta bertan San Salvador monastegia. Ikusgarria benetan.



Handik Friasera joan ginan. Tontor batean eraikitako herritxoa, gaztelu eta guztiz.




Bai Oñan, bai Friasen, bertako gidariak izan genduzan eta azalpen ederrak jaso.

Friaseko parrokan ospatu genduan Mezea, Errukiaren Urteari eskeinia, eta bertso hunkigarriak abestu genduzan danon artean:



Beraz azken bertsoan
horren ondorena,
behar bada esateko
bistan dagoena:
inork ulertzekotan
azaldu nahi dena,
ejenplu_ematea da
biderik onena.

Aitor Mendiluze




Amaitzeko senide arteko bazkari ederra Pankorbon, Pastoreari egindako monumentuaren ondoan, eta kanta eta musikaz, joan etorri ederra egin genduan.

Zorionak antolatzaileei!


No hay comentarios: