Jose Angel Agirre Camerundik

lunes, 4 de enero de 2016

Begoña gogoan En memoria de Begoña

Los últimos días de diciembre fallecía en Bilbao Begoña B.M. Le faltaban días para cumplir sus 51 años. Al finalizar su funeral, en Igorre, se leyo el siguiente texto...
Abenduko azken egunetan hil zan Bilbon Begoña B.M. 51 urte betetzeko egun gitxi falta jakozan. Igorren ospatu jakon hileta elizkizunaren amaieran testu hau irakurri zan...




Begoña gogoan



Begoñaren heriotza dala-eta, Caritas Arratiak bat egiten dau etxe bako pertsonakaz lan egiten daben erakundeek plazaratutako agiri eta konpromisoagaz.

Danok alkarregaz; administrazio, komunikabide, gizarte erakunde eta herritarrok konpromiso bateratu bat hartzen badogu, posible da pertsona guztiek etxea izatea. “Posible delako. Inor ez etxerik gabe. Pertsona guztiek etxebizitza eukitzea danon konpromisoa da”.

ETXEBIZITZA pertsona guztiok maitasuna, laguntasuna eta segurtasuna aurkitzen dogun lekua da. Bizitzaren gainerako eremuetara sartzeko bidea emoten dau; horregatik ez dogu ulertzen zelan egon daitezkeen oraindik etxebizitza hutsak, pertsona asko kalean edo aterpeetan egonik: Etxebizitza sozialak lortzeko aukerak zabaldu eta hobetzeko eskatzen dogu.

ERROLDAREN bidez zeure burua ikusarazten dozu, “pertsona zara”, baina udal askok ez dabez erroldan sartu nahi etxe-bakoak. Hala ere, erroldan egotea beharrezkoa da herritar gisa bizitzeko; gizarte zerbitzuak, osasun txartela eta abar lortzeko.

Ez dogu ulertzen zergaitik dagozen horrenbesteko zailtasunak Gitxieneko soldatak jasoteko, batez ere zentro batean edo bestelako gizarte baliabide batean bazagoz. Ez badabe ezelako diru-sarrerarik, zelan egin aurre egoerari?

PARTE-HARTZEA zerbaiten parte izatea da, balio bat da, ez lortu beharreko helburu bat.

HARREMAN SOZIAL positiboak euki nahi ditugu, bakardadea atzean izten lagunduko deuskuezan loturak sortu. Inor ez eukitzea dana galduta izatea da. Argi daukagu: EZ GARA INOR GAINERAKO PERTSONAK GABE.

Posible da danok ETXEA izatea!
Herritar guztion KONPROMISOA da!
INOR EZ ETXERIK GABE!!!


Igorren, 2016-01-04n.



En memoria de Begoña


Con motivo del fallecimiento de Begoña, Caritas Arratia quiere sumarse al manifiesto y compromiso de las entidades que trabajan con las personas sin hogar.

Si todos juntos, desde las diferentes administraciones a los medios de comunicación, pasando por organizaciones sociales y la ciudadanía, alcanzamos un compromiso común es posible que todas las personas tengan un hogar. “Porque es posible. Nadie Sin Hogar. Que todas las personas tengan un hogar es un compromiso común”

La VIVIENDA es un lugar donde todas las personas encontramos cariño, amor, seguridad. Facilita el acceso a todos los demás ámbitos de la vida, por ello no entendemos que siga habiendo viviendas vacías mientras hay muchas personas en la calle o en recursos sociales: pedimos ampliar y mejorar el acceso a las viviendas sociales.

Con el PADRÓN te haces visible “eres persona”, pero hay muchos ayuntamientos que no permiten empadronar a los sin techo, cuando éste es necesario para acceder a todo lo que supone ser ciudadano, como servicios sociales, tarjera sanitaria, etc.

No entendemos por qué tantas dificultades para percibir una RENTAS MÍNIMAS, sobre todo si encuentran acogidos en un centro u otro recurso social. Sin ingresos de ningún tipo ¿cómo pueden salir de esta situación?

La PARTICIPACIÓN es formar parte de algo, es un valor, no un objetivo a conseguir.

Queremos tener RELACIONES SOCIALES positivas, nacen diferentes tipos de vínculos que conseguirán que dejemos de sentirnos solos. No tener a nadie es tenerlo todo perdido, tenemos claro que NO SOMOS NADA SIN LAS DEMÁS PERSONAS.
.
¡Porque ES POSIBLE que todas las personas tengan un HOGAR!
¡Porque es un COMPROMISO COMÚN de toda la ciudadanía!
¡¡¡NADIE SIN HOGAR!!!


Igorre. 2016-01-04

 


No hay comentarios: