Jesusen hitza

martes, 2 de junio de 2015

Igorre Fiestas de San Antonio 2015

Badatoz Igorreko San Antonio Jaiak 2015. Prebisioak betetan badira, aurten mezea bere ermitean ospatu ahal izango dogu, ekainaren (bagilaren) 13an, zapatua, 12:30etan. Igorreko Udala arduratu da ermitea txukuntzeaz (barrukaldea pintatu, ateko eta sarrerako burdinak, kristalak, kanpokaldea, presbiterioa...). Eleiztarrek auzolanean garbitu eta txukundu beharko dogu dana beharginak euren beharra amaitu ostean.





Sabías que…

         …durante la guerra civil cayó una bomba en la ermita, por lo que ésta tuvo que ser reparada en 1940 en el tejado, bóveda, entarimado, pórtico y escaleras, y su importe fue de 7.000 pesetas?
Angel Larrea: Igorre, pág. 149


Ojanguren argazkia
San Antonio Igorrekoa,
gugana zagoz zeruan.
Guztitariko jendea gara
zuri begira munduan.
Gure premiak, larrialdiak
danak dituzu kontuan.
Ospea eta eskerrak emon
gura deutsuguz kantuan.

San Frantziskoren begiko seme,
beraren isla nabari,
erlijioso-bizibidean
heldu zan gure opari,
santutasunaz, jakinduriaz
ageri zara dirdari,
debozioan maisu argia,
otoitz-bizitzan gidari.

Jainko gizona eta_Haren Ama
buru-bihotzen pultsuan
sakontasunez murgildu zinan
onbide_esparru urtsuan.
Barri onaren apostolutzan
modu prestu kementsuan
lanez zenduan bizitza emon
Elizaren zerbitzuan.

Aintzaz edertu zaitu Jainkoak
bere aintzaz jantzi zaitu.
Zure irudi frantziskotarrak
sendo erakartzen gaitu.
Zuri begira buru-bihotzak
gura gendukez argitu.
Zeuk egindako bide berean
jator gaitezen aritu.

Aintza zeru ta lurren Egile
Aita guztiahaldunari
ta Jesu Kristo Aitaren Seme
hil eta berbiztuari,
aintza Aitaren ta Semearen
Espiritu gurenari,
santugarri dan dohain ta fruitu
ororen jatorriari.

(Bitoriano Gandiaga, Igorrerako egokituak) 

No hay comentarios: