Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 6 de mayo de 2015

Zeanuritik Urkiolara bidea seinalizatu dau Joko-Alai Alkarteak



Ibilbidearen “inaugurazino ofiziala” bagilearen 20an egingo da, Arratiako herriek San Antonioetan Urkiolara egiten daben errogatibea aprobetxatuz; egun horretan Urkiolara oinez joan gure dabenek, Zeanuritik antolatuko dan ibilbide gidatuan parte hartzeko aukerea izango dabe; urteerea goizeko 07:30ean izango da.   


Joko-Alai Alkarteko mendi saileko bazkide talde batek Zeanuriko plazatik abiatuz Urkiolarainoko bidea margo zuriz eta beilegiz, ibilbide labur (PR) moduan  seinalizatu eban apirilaren 19an. Aurrerantzean, bide hau egin gura dauan edozeinek galtzeko inolako arrisku barik egiteko aukerea izango dau.
Ibilbidea Zeanuriko plazan hasten da Soleta auzora zuzentzeko eta hemendik  Makaztuira; Makaztuitik aurrera eginez, Barazar eta Zumeltza lotzen dauzan pisteagaz topo egiterakoan “artzainen bidea” izenaz ezagutzen da ibilbide luzeagaz (GR) egiten dau bat, Zumeltza eta Arkaolatik igaroz  Urkiolaraino helduteko.
Joko Alaiko arduradunen arabera “martxa lasaian hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteke Zeanuritik Urkiolarainoko bidea; ibilbidea ez da bat be gogora eta oso polita da; gainera, batez be gasteentzat, bide ezezaguna da”.
Ibilbidearen “inaugurazino ofiziala” bagilearen 20an egingo da, Arratiako herriek San Antonioetan Urkiolara egiten daben errogatibea aprobetxatuz; egun horretan Urkiolara oinez joan gure dabenek, Zeanuritik antolatuko dan ibilbide gidatuan parte hartzeko aukerea izango dabe; urteerea goizeko 07:30ean izango da.  

Argazkia eta kronikea: Jon Urutxurtu 

No hay comentarios: