Domekan Familia Ospakizuna

miércoles, 1 de abril de 2015

Batu eta Banatu: alkartasun keinua



Eguen Santuan (apirilak 2), senideen arteko maitasuna ospatzen dogun egunean, Alkartasun Keinu bategaz BATU ETA BANATU izeneko kanpaina hasiko dogu gure parrokian. Holan, lehenengo kristau alkarteen eredua gogoratuko dogu.

Eguenean kutxa batzuk egongo dira parrokian, altara ondoan, eta gura dozuenok, ekarri eguen santuko eta bariku santuko mezatara jatekoak, galtzen ez direnak: esaterako, lentejak, babak, latak, gailetak, pasta...
Horreek danak etxe bako gazteen etxeetara bidaliko dira, Harribide Fundazinoaren bidez. Harribide Fundazinoak Etxebarriko Parrokiaren laguntzagaz funtzionatzen dau.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.                                   
Zeanuriko Parrokiko gazteak

No hay comentarios: