Areatza eta Zeanuri bitartean dagoen Santikurutz ermitean jaia ospatuko da zapatuan. Mezea 12etan izango da. Hona hemen aurreko urteotan zelan ospatu eben billaroztarrak eta bertaratutakoak. Hainbat kurutze eroaten dabez eliztarrak eta soloak be bedeinkatzean dira. Hona argazki erreportajea eta bideoa.
Abenduko izarrak
jueves, 30 de abril de 2015
Bediako KT Mediterraneoan itotako etorkinekin bat
Hilero bezala
familia meza ospatu dogu Bedian, laugarren domeka honetan eskuak izan ditugu
kontuan. Esku honek Jesusek eskeini dizkiguz edonori laguntza emoteko
egunero, bere pausoak segitzeko eta gure eskuak zabal
dagiguzan gure senide guztieri.
miércoles, 29 de abril de 2015
Zeanuriko KT: lehen penitentziak bateo eta guztiz
Jai handia bizi izando dogu Zeanurin Pazkoako laugarren domekan: zortzi neska mutilek lehen penitentzia osaptu eben eta Laida bateatu genduan. Zorionak guztioi! Zorionak familiei!
lunes, 27 de abril de 2015
Ez apartatu Jesusengandik No desviarnos de Jesús: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Xumea
da irudia eta oso adierazkorra. «Egiazko
mahatsondoa» da Jesus, biziz izerditsua; ikasleak «aihen» dira, Jesusi darion izerditik
bizi dira: mahastizaina da Aita, bera ari da mahastia zaintzen, fruitua oparo
eman dezan. Axola duen gauza bakarra, haren egitasmoa gauzatu dadin da, hau da,
mundua guztientzat gizatarrago eta zorionekoago bilaka dadin.
domingo, 26 de abril de 2015
Batu eta Banatu Abdelaziz, Djedi eta Saidekin
Abdelaziz, Djedi y Said, tres jóvenes que se han jugado la vida en el largo y peligroso viaje entre sus países de origen, en África, y Europa, en busca de un futuro mejor, renunciando incluso a la cercanía de sus familias, son sólo un ejemplo de las miles de personas que tratan de cruzar fronteras y que no todos consiguen, como sucedió la semana pasada, en la que 700 inmigrantes fallecieron en el Mediterráneo, al hundirse la barcaza en la que trataban de alcanzar las costas italianas. Y es que se lo juegan todo. En los bajos de un camión o en patera.
sábado, 25 de abril de 2015
viernes, 24 de abril de 2015
Zeanuritik Euskal Herrira: Ander Manterola
jueves, 23 de abril de 2015
Dimako KT penitentziaren ospakizuna
Dimako familia meza, pasa dan domekakoa, eta aldi berean KTko 4. kurtsokoen lehen berradiskidetzea. Hona kronika argazkiduna.
miércoles, 22 de abril de 2015
Mediterraneo Itsasoan Hildako Etorkinak gogoan
Gure blogean normalean ez dogu eskelarik atara. Baina oraingoan egokia deritxagu, Arratian dagoen isiltasunaren aurrean, guri dagokiguna egitea: otoitz egitea. Eta horretara dei egiten deutsiegu gure bailarako fededun eta bihotz oneko gizon emakume guztiei. Gerratik eta gosetik ihesean, bizitza duin baten ametsa heriotz bihurtu jake.
lunes, 20 de abril de 2015
Hurbildu eta elkar ezagutu Acercarnos y conocernos: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Lehen
kristauen artean talde eta lider desberdinen artean gatazkak eta tirabirak hasi
zirenean, norbaitek gogorarazi beharra sentitu zuen ezen Jesusen elkartean
Jesus bakarrik dela Artzain ona. Eta ez dela hura artzain bat gehiago, zinezkoa
baizik, benetakoa, guztiek eredutzat hartu beharrekoa.
Jesusen
irudi eder hau, Artzain ona alegia, bihotz-berritzeko deia da,
kristau-elkartean «artzain»
titulua bere egin nahi luketenei zuzendua. Jesusen antzeko den artzainak bere
ardiak bakarrik ditu gogoan, ez «du ihes
egiten» arazoen aurrean, ez «ditu bertan behera uzten». Aitzitik,
haien ondoan egongo da, defendatu egingo ditu, bereak eta bost jasaten du
haiengatik, «bizia arriskatzen du» haiengatik.
domingo, 19 de abril de 2015
Política y espiritualidad: Joxe Arregi
con tantas
elecciones a la vista y la atención en las encuestas y en el reparto del
poder, reivindicar la espiritualidad en la política puede parecer pura
ingenuidad o floritura de evasión. Pero lo haré.
Etorkinak Arratian: Xabier Aierdi
Arratiako boliviatarren mezea Arantzazun |
sábado, 18 de abril de 2015
Alejandro Turanzas Igorreko organeroa
Txikitatik datorkio zaletasuna. Katekesira joaten zenean, eliza
barruan zegoen instrumentu hark atentzioa eman zion Alejandro Turanzasi.
"Oso gogokoa nuen organotik irteten zen soinua, eta, behin nondik
zetorren jakinda, musika tresna hori nola jo ikasi nahi izan nuen. Eta
behin jotzen hasi nintzela, nola funtzionatzen duen jakin nahi izan
nuen", azaltzen dau Berria egunkarian.
viernes, 17 de abril de 2015
Alkarbanatu Compartir: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan
Pazko sasoi honetan, bizi betean gauden honetan, gogoan izan nahi ditugu bereziki albiste onen behar handiena duten pertsonak, gure harrera, babesa eta laguntza behar dutenak.
Es este tiempo de Pascua, de vida plena y renovada, queremos tener especialmente presentes a aquellas personas que más necesitan de buenas noticias; de nuestra acogida, de calor y apoyo.
jueves, 16 de abril de 2015
Fundación Harribide Fundazioa
Jose Alberto Vicente Fundazioko gazte bigaz Zeanurin |
Arratiako Eleizeak Garizuman gogoeta bat eratu eban Xabier Aierdiren laguntzaz, Inmigrazioaren ganeko jarrerak izenburuagaz. Ondoren, Batu eta banatu ekimena jari eban martxan Zeanurin Aste Santuan. Orain Igorren jarriko da martxan. Helburua Harribide Fundazioaren aldeko jatekoak batzea, paper bako etorkinen integrazioan laguntzeko. Hau dala eta, Jose Alberto Vicente abadegaz jarri gara hartuemonean alkarrizketa hau egiteko.
miércoles, 15 de abril de 2015
Emakumea Eleizean: Frantzisko aita santua
"Sormen eta ausardia handiagoz ibili beharreko bidea dugu" emakumearen bidea Eleizean. Frantzisko aita santua, 2015-04-15eko katekesian.
Es necesario, de hecho, que la mujer no sólo sea más escuchada, sino que su voz tenga un peso real, una autoridad reconocida, en la sociedad y en la Iglesia, Papa Francisco en la catequesis del 15-04-2015.
Aurtengo errogatibaren gaia Emakumea Eleizean dala, testu honek argi apur bat ekarri ahal deusku!
lunes, 13 de abril de 2015
Nork bere esperientziaz bizi Creer por experiencia propia: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ez
da gauza erraza Jesus berpiztuagan sinestea. Azken batean, Jesusek berak gu
baitan eragiten duen fedeaz bakarrik atzeman eta uler daitekeen gauza da.
Jesusek isurtzen duen bakea eta poza «zeure barruan» sekula sentitu ez baduzu,
nekez aurkituko duzu «kanpotik» haren piztueraren frogarik.
Horrelako
zerbait esan nahi digu Lukasek Jesus berpiztuak ikasleen taldearekin izan duen
topo egitea deskribatu digunean. Denetik da ikasle horien artean. Horietarik bi
kontatzen ari dira nola antzeman dioten Jesusi Emausen, harekin afaldu
dutenean. Pedro, berriz, agertu zaiola esaten ari da. Gehienek ez dute artean
inolako esperientziarik izan. Ez dakite zer pentsa.
El Papa Francisco y la inmigración
(José Luis Pinilla, sj.).- El Papa Francisco ha vuelto a hablar "en cristiano" al mundo y a toda aquella persona de buena voluntad - cristiano o no - este viernes día 10 de abril durante el acto inaugural de la VII Cumbre de las Américas con un párrafo interpelador y claro sobre los emigrantes.
sábado, 11 de abril de 2015
Erramu Domekea Igorre, Artea, Areatza eta Zeanurin
Ahora ya con fotos de Areatza. Hona argazki batzuk. Ea oporretan bideotxoa be preparetan dogun!
Eskerrik asko argazkilariei: Petri Arnela, Xabier Altube, Iratxe Goikoetxea eta Jon Urutxurtu.
Eskerrik asko argazkilariei: Petri Arnela, Xabier Altube, Iratxe Goikoetxea eta Jon Urutxurtu.
jueves, 9 de abril de 2015
martes, 7 de abril de 2015
Jesusen presentzia bizi Vivir de su presencia: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ezin
iradokitzaileagoa eta interpelagarriagoa da Joanen kontakizun hau. Soilik,
beren artean Jesus berpizturik sumatu dutenean eraldatu da ikasleen taldea.
Bakea berreskuratu, beldurra galdu, buruak ezin eman ahalako pozez bete,
Jesusen hatsa beren gain sentitu eta ateak ireki: Aitagandik Jesusek hartua
zuen egitekoa bera bizitzera bidaliak direla sentitu dute.
Elizaren
gaur egungo krisialdiak, haren beldurrak, haren espirituzko sendotasun-faltak
maila sakonean du bere jatorria. Sarritan, Jesus piztua eta gure artean delako
ustea pentsamenduzko eta aldarrikaturiko doktrina hutsa izan ohi da, bizi
izandako esperientzia baino gehiago.
lunes, 6 de abril de 2015
300 kilo alkartasun batu eta banatu
300 kilo alkartasun batu eta banatu dira Zeanuriko Parrokian Eguen Santu honetan. Ekimena parrokiko gazteek sustatu eben Harribide Fundazioko gazteen alde. Eskerrik asko emoileei eta zorionak antolatzaileei!
domingo, 5 de abril de 2015
Pascua: Joxe Arregi
El laurel y el
sauce han florecido, las yemas del chopo revientan, canta el zorzal en
lo más alto de la rama, la primera luna llena de la primavera
resplandece en la noche. Es la Pascua de la vida que renace cada año:
hace miles de años la celebraban los agricultores con el pan de las
primeras gavillas, y los pastores con la carne de los primeros corderos.
La vida es imparable y siempre nueva, como el Espíritu o la Ruah que
respira en todo y reanima lo que parece muerto, escribe Joxe Arregi en DEIA.
jueves, 2 de abril de 2015
Norbera maitatu: Rufino Iraola
Errore izugarria da norberaganako maitasuna egoismoarekin nahastea, idazten dau Rufino Iraolak bere blogean.
Batu eta banatu
Bizkaia Irratian emon dan gogoeta,
2015 urteko eguen santuz.
Batu eta
banatu
Egunon Bizkaia Irratiaren
bitartez Arratiara urreratu zarien guztioi. Eguen Santua ospatzera goaz.
Guretzat jai bat baino gehiago, tradizio bat baino gehiago, folklorea baino
gehiago, opor egun batzuk baino gehiago. Ebanjelioaren iturriko ura edan gura
dogu Eguen Santu hau santuagoa egiteko, behar bada.
miércoles, 1 de abril de 2015
Batu eta Banatu: alkartasun keinua
Eguen Santuan (apirilak 2), senideen arteko maitasuna ospatzen dogun
egunean, Alkartasun Keinu bategaz BATU ETA BANATU izeneko kanpaina hasiko dogu
gure parrokian. Holan, lehenengo kristau alkarteen eredua gogoratuko dogu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)