Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 27 de septiembre de 2015

Itxaropenean sinisten dogu



Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona.

Nahi badozu bizi, nire anaia, nire arreba,
sinistu itxaropenean,
bizitza orok beragan itxaropena daroa-eta:
maitatzeko itxaropena eta maitatua izateko itxaropena.
Itxaropenean sinisten badozu,
ulertu eizu zugan dagoela haur txikia moduan:
zure bizitzatik bizi da eta zure borrokez elikatzen.


Itxaropenean sinisten badozu,
zure bihotza eraldatuko da,
zure bizitza munduan zehar zabalduko da:
Afrika, Amerika, Europa, Ozeania …
zure zerumuga izango dira.


Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona.


Inoiz ez zara bakarrik egongo …
Pertsonaren aldeko aukerak sortuko jatzuz,
ez diruagatik, ez aginteagatik ezta jakiteagatik ere.
Pertsonagatik!
Itxaropenean sinisten badozu, nire anaia, nire arreba,
zure bizitzan ausarta bihurtuko zara.

Zuretzat ez dira erabateko ziurtasunak izango,
ez ziurtasun-guneak,
ez mugarri ukiezinak,
ezta bidezidor errezak, eginegiak ere …
Mugimenduan biziko zara, arriskuan.


Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona.


Biharko biziko zara.
Zuretzat, zure anai-arrebentzat, munduarentzat,
itxaropena argia da.
Eta gauetik argia sortzen dan bezala,
itxaropena krisialditik jaiotzen da.
Besteak bizira jaio daitezen,
zure burua hil, hau da, zure buruari uko egin beharko deutsazu.

Itxaropenean sinisten badozu, nire anaia, nire arreba,
emonkortasun alorrean sartuko zara
eta funtsezkoa bilatuko dozu,
zeren, gogoratu eizu, bizitza egia da-eta,
bizitza maitasuna da-eta, borroka eta dohaina.

Bizitza talde-ardura da.
Bizitzan sinisten badozu,
itxaropenari amore eman behar deutsazu,
etsipena heriotza-mota bat da-eta.
                          (Mission de France)


Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona.


No hay comentarios: